Errioxako ardoa gustuko duzu? Eta txakolina? Idiazabalgo gazta ere bai? Ikasi gura duzu ardoa dastatzen modu atsegin eta dibertigarrian? Adi, beraz!!! Zezeilaren 7an, barikua, arratsaldeko 7,30etan, dorretxean, Rompeolas aretoan, ardoaz, txakolinaz eta gaztaz gozatzeko aukera paregabea edukiko dugu. Dena dohainik, gainera, Hazi korporazioari eta Bai Esan euskara elkarteari esker.
Errioxako ardo bi, hiru txakolin -Bizkaikoa, Gipuzkoako eta Arabakoa- eta Idiazabalgo gazta bi (bata, ketua eta bestea, ketu gabea) dastatuko ditugu. Gainera, Mikel Garaizabalek, enologoa eta sommelierra bera, dastatzen irakatsiko digu.
Oraingoan, ardaoaz eta gaztaiaz gozatuko dugu euskaraz!!! Halaber, ikasiko dugu Euskal Herriko produktu ezagunenetarikoak dastatzen era atsegin, pedagogiko eta dibertigarrian. Animatu, baina kontuz, plazak mugatuak izango dira eta; beraz, ez pentsatu gehiago, eta eman izena lehenbailehen; horretarako, idatzi iezaguzu mezua hona: baiesan@kaixo.com Izena emateko azken eguna otsailaren 3a, astelehena, izango da.
Zatoz gugaz euskararen alde topa egitera!!!
Zatoz gugaz euskararen alde topa egitera!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.