2012-07-22

Aurten ere ondo baino hobeto: itzel, II. bertso-triki-poteoa jaietan

Karmengo egunean, garagarrilak 16, ondo baino hobeto: itzel! pasatu genuen Jaietako II. bertso-triki-poteoan, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolarien eta Iban Lantxo eta Aner Sertutxa pandero-jotzailearen eta trikitilariaren eskutik.
Sustrai Colina eta Jon Maia
Eskerrik asko etorri zineten guztioi! Asko izan zineten, gainera. Barkatu atzerapena, mikroarekin arazoak izan genituen eta. Azkenean, Bihotz Gaztea elkarteak utzi behar izan zigun, eskerrik asko IƱaki Urkijori batez ere. Eta hastear geundela, ustekabea izan genuen, ETBkoek bertsolariak bahitu egin zizkiguten. Beraz, beranduago hasi behar izan genuen. Saio zati handi bat eurek grabatu zuten, behintzat. Ikusi nahi baduzue, hemen daukazue esteka. Ustekabeak ustekabe, guk primeran pasatu genuen eta zuek ere bai espero dugu.
Itxasoaz 
Aner Sertutxa eta Iban Lantxo

2012-07-14

Irakurri, gozatu eta oparitu: ekaineko sariduna!!!

Aurten, lehenengo aldiz, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren barruan, erosketa-txartel bi zozketatu ditugu parte-hartu duzuenon artean, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko; irakurtzen eta gozatzen jarrai dezazuen lagunduko duten erosketa-txartelak: bata maiatzean liburutegian eta bestea ekainean liburu-dendan. 
Zozketa-unea, Temas liburu-dendan

Maiatzean bezala, ekainean ere, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainan parte hartu duzuenon artean, erosketa-txartela zozketatu genuen. Maiatzari zegokion saria libururen bat irakurri zenutenon artean zozketatu genuen, eta ekainari zegokiona erosi zenutenon artean.

Azken zozketa Temas liburu-dendan egin genuen, uztailaren 1ean, libururen bat erosi zenutenon artean. Parte-hartzaileen izenak paper banatan idatzi, kutxatxo batean sartu eta dendan zegoen neskato bati papertxo bat ateratzeko eskatu genion. Eta hara sariduna: Gemma Alonso Pajares! Zorionak!

Saria atzo eman genion, jaietako lehenengo egunean, non eta gure txosnan, ireki bezain laster. Gogoratu txosnan irabazten dugun diruari esker bakarrik antolatzen ditugula euskarazko ekitaldiak, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina esaterako!  Beraz, JAIETAN EGIGUZUE BISITA TXOSNAN!!!

Zoriooonak, Gemma!!!

"Ez dago liburua bezalako itsasontzirik, urrun bidaiatzeko" Emily Dickinson. Gu dagoeneko igo gara itsasontzi horretara, eta zu? JARRAITU EUSKARAZ IRAKURRIZ GOZATZEN!!!
Itxasoaz