Barre egiteko gogorik, bai? Zatoz, bada, urtarrilaren 20an, ostirala, arratsaldeko 7:30ean Music tabernara*, antolatuko dugun Buah, txabal! antzezlana ikustera.
Garikoitz Kortabitarte "Beti" 20 urte bueltako gaztea da. Ezizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandan eta tragedia bat gertatu zaio: sakelakoa galdu du. Zergatik da, ordea, sakelakoa galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia baten lekuko egingo gaitu. Egilea: Unai Iturriaga. Aktorea: Jon Zubiaga Gazteez eta eleaniztasunaz diharduen bakarrizketa umoretsu eta zuzena, publiko gazteari zuzendurikoa, batez ere. Buah, txabal@! Ezin duzu galdu!
* Music taberna Joan XXIII.a 15, Santurtzi
* Music taberna Joan XXIII.a 15, Santurtzi



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.