2012-01-25

Buah, txabal@, a zer-nolako barreak egin genituen!

Ostiralean, urtarrilak 20, arratsaldeko 7:30ean Buah, txabal antzezlana ikusi genuen Music tabernan, Santurtziko EHEri eta Bai Esan euskara elkartekooi esker. Hasieran, jende gutxi hurbildu zen, baina apurka-apurka jendez bete zen. Eta, bat-batean, jendartean Beti agertu zen, Garikoitz Kortabitarte, alias Beti.

Ea beraren eskuko telefonoa ikusi genuen, galdu egin zitzaiola-eta, han aritu zitzaigun kontu-kontari eta gu barrez leherrarazten. Mondraguenera itzuli baino lehenago, a zer-nolako txalo-zaparrada jaso zuen santurtziarrongandik. Ona morroia, egiatan!

Egon ez bazineten, hemen duzue tartetxo bat, barrez itotzeko modukoa:

 
kar-kar-kar
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.