2012-11-01
2012-10-28
Olentzerok etxera gonbidatu zaitu aurten ere!
Aizu, Olentzerok eskutitz hau bidali digu zuretzat:
Olentzero
Olentzeroren baserria
Landetxo Goikoa
48100 Mungia
Olentzeroren baserria
Landetxo Goikoa
48100 Mungia
Bai Esanen lagun maitea:
Azaroaren
25ean, domekan, festa egingo dut etxean eta zeu ere Bai
Esanekoekin batera etortzea nahiko nuke. Santurtziko euskara elkartekoek oso ondo hitz egin didate zutaz eta ezagutzeko gogo handia daukat. Goiz
zoragarria izango da, bertan lagun asko izango dira eta: Mari Domingi,
Lamiak, Maritxu Teilatuko, Galtzagorriak, Tartalo, Basajaun, Anbotoko
Mari... Bi ordu magiko igaroko ditugu elkarrekin. Eta gogoratu: Izena duen guztia bada!
Goizeko 9,30etan atarian egongo gara zuen zain, ez huts egin!
Musu potolo bat
Olentzero
Oharra: Animatzen bazara, idatz iezaiezu mezua Bai Esanekoei lehenbailehen hona: baiesan@kaixo.com
![]() | ||
| Hemen izango gaituzu zain, geure baserrian! |
Izenaduba Basoa:
Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da Izenaduba Basoa (Izena duen
guztia bada, ba). Hor gure mitologia eta tradizioak ezagutuko ditugu
jolasaren eta olgetaren bidez, ingurune berezi eta bitxian. Ingurune
magikoa nagusi eta umeentzat.
Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da Izenaduba Basoa (Izena duen
guztia bada, ba). Hor gure mitologia eta tradizioak ezagutuko ditugu
jolasaren eta olgetaren bidez, ingurune berezi eta bitxian. Ingurune
magikoa nagusi eta umeentzat.
Landetxo Goikoa bera ere lehen euskal baserriaren (1510 inguru)
erakusgarririk onena dugu. bertan Baserri magikoa erakusketa ere ikus
daiteke, bitxia eta jakingarria.
Landetxo Goikoa, gaur egun Olentzeoren
eta beraren lagunen baserria, Bizkaiko baserririk aspaldikoena eta
preziatuena da. Gaur egun arketipoa da Bizkaiko baserrien artean. Atari
zabalekoa da, eta baserriaren aurrealdea hiru zatitan dago banatuta...
lehen aldiz abereak eta etxekoak teilatupe berean. 1510. urtean eraiki
zen, eta bertan, baserritar familia dirudun bat bizi zen. Aurreko
garaietan baserriak bailarako zonalde garaietan eraikitzen bazituzten
ere, lapurrengandik eta erasoetatik babesteko, Landetxo Goikoa herritik
gertu jasotakoa da. Garaiko jauntxoen arteko guda eta liskarrak amaitzen
ari ziren seinale.
Landetxo Goikoa baserriaren aurrealdeko egurrezko leihoak baserriaren bitxitasunaren adierazle dira. Garai hartako bizilagunek, aisialdi garaietan, atsedenerako erabiltzen zuten baserri hau, eta beste garaietan ganbara moduan. Bestalde, leihoen garaiera medio, ez zuten ezusteko "bisitaririk" izaten. Tximinia baserriko bizitzaren ardatza, bilgune eta batez ere berotasunaren iturri zen. Tximiniaren berreraikuntzak lan handia suposatu zuen, izan ere, haritzaren egurrarekin eta garaiko teknikak erabilita egin baitzen.
Landetxo Goikoa baserriak garai hartako biztanleen bizimodua ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Beheko suaren garrantzia, bihitegiaren kokapena... Landetxo Goikoa baserriak banandu zituen lehen aldiz animaliak eta pertsonak teilatupe berean.
Olentzerok aurkeztuta, bisitariok ibilbide magikoa egingo dugu: filmen, jokoen, tailerren... bitartez, gure ipuinen kondairen haitzuloraino. Era dibertigarria, txikienak eta nagusiok gurea ezagutzeko, Olentzerorekin batera.
Eta kanpoko jolasek, hainbat belaunaldi eskutik helduta, gure mitologia ezagutzen lagunduko digute. Pertsonaiak, ohiturak, kondairak... mitologia jolas bihurtuta.
Izenaduba basoa
Landetxo Goikoa baserriaren aurrealdeko egurrezko leihoak baserriaren bitxitasunaren adierazle dira. Garai hartako bizilagunek, aisialdi garaietan, atsedenerako erabiltzen zuten baserri hau, eta beste garaietan ganbara moduan. Bestalde, leihoen garaiera medio, ez zuten ezusteko "bisitaririk" izaten. Tximinia baserriko bizitzaren ardatza, bilgune eta batez ere berotasunaren iturri zen. Tximiniaren berreraikuntzak lan handia suposatu zuen, izan ere, haritzaren egurrarekin eta garaiko teknikak erabilita egin baitzen.
Landetxo Goikoa baserriak garai hartako biztanleen bizimodua ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Beheko suaren garrantzia, bihitegiaren kokapena... Landetxo Goikoa baserriak banandu zituen lehen aldiz animaliak eta pertsonak teilatupe berean.
Olentzerok aurkeztuta, bisitariok ibilbide magikoa egingo dugu: filmen, jokoen, tailerren... bitartez, gure ipuinen kondairen haitzuloraino. Era dibertigarria, txikienak eta nagusiok gurea ezagutzeko, Olentzerorekin batera.
Eta kanpoko jolasek, hainbat belaunaldi eskutik helduta, gure mitologia ezagutzen lagunduko digute. Pertsonaiak, ohiturak, kondairak... mitologia jolas bihurtuta.
Izenaduba basoa
MARITXU TAILETUKO, GONA GORRIDUNE, EUTSI HAGIN ZAHARRA ETA EKARRI BARRIE!!!
Umeari hortza (esneko hortza edo
txantxurra) jausten zaionean, burkoaren azpian itxi edo teilatura bota
eta Maritxu teilatukoari esan! Maritxu Tailetukok izar bihurtuten ei
deitxuz!
Itxaso Antuñano Zeanuri
2012-10-03
Bertso-afari mundialeko menua!
Menua
Lehenengoa, lauren artean partekatzeko:
Iberikoak, entsalada epela, krabarroka-pudinga eta
zainzuriak bi saltsatan
Bigarrena:
Lupia plantxan edo saihetsartekoa (entrekota)
Postrea, ogia, ura, ardoa eta kafea 20 €
Oharra: Txartela erositakoan, bidali iezaguzu posta elektronikoa, mesedez, lupia ala saihetsartekoa jango duzun esateko: baiesan@kaixo.com
AZKEN ORDUKOA: lupien ordez, urraburuak egongo dira, lupiak txikiegiak omen ziren eta.
AZKEN ORDUKOA: lupien ordez, urraburuak egongo dira, lupiak txikiegiak omen ziren eta.
2012-10-01
II. bertso-triki-poteo-afari mundiala Santurtzin
ADI DENOK!!! Txartelak salgai daude dagoeneko honako leku hauetan: Lagun Etxea eta Sotera tabernetan,
Etiketak:
Amets Arzallus,
Bai Esan,
bertso-afari mundiala,
bertso-afaria,
Maialen Lujanbio,
Santurtzi,
Santurtzi euskalduna,
Santurtziko euskara elkartea,
Txitxarra
2012-09-19
II. bertso-afari mundiala
Aurten, Bai Esan euskara elkarteak 6 urte bete ditu ofizialki, gure lehenengo ekitaldia 2006ko apirilaren 1ean egin genuen eta. Behar bezala ospatzeko, urriaren 27an, zapatuan, gure II. bertso-afari mundiala egingo dugu, bertsolari paregabe bi gonbidaturik: Maialen Lujanbio Zugasti eta Amets Arzallus Antia (EHko txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren).
Afaldu aurretik, arratsaldeko 8etan, bertso-triki-poteoa egingo dugu Txitxarran, Joan XXIII.a eta Mendizabal kaleetan, herria girotzeko. Ondoren, 21:30ean gozo-gozo afaltzera joango gara, Marina jatetxera (Mendizabal kalea, 36). Afariak 20 € balio du eta txartelak salgai dituzue Lagun Etxea eta Sotera tabernetan, baita herriko euskaltegietan ere. Dena Santurtziko EHE eta Bai Esan euskara elkarteari esker. Plan itzela, ezta? Denok zagoze gonbidatuta; beraz, hartu agenda eta erreserbatu eguna, gugaz egoteko.
Lehen esan bezala, aurten, Bai Esan euskara elkarteak 6 urte bete ditu. Ez da marka makala, ez! Sei urtez herrian euskararen erabilera bultzatzen ibiltzea, inolako diru-laguntzarik gabe, autogestioaren bitartez, ez da lan erraza. Gorabehera handiko ibilbidea izan da gurea, behea jotzear ere izan gara behin baino gehiagotan, gero gorantza egin badugu ere. Gaur egun, zorionez, ospatzeko moduan gara. Iaz, Santurtziko EHE gurekin lan egiten hasteaz gain, jaietako txosna elkarrekin jartzeko aukera ere eman zigun eta, bi urte hauetan ateratako diruaren zati bati esker, zorrak kitatu eta euskarazko ekitaldiak antolatzen eta gure hizkuntzaren erabilera bultzatzen jarraitu ahal izan dugu. Gainera, hasieratik gure egitasmo nagusia izan zenak: BERBALAGUNA egitasmoak ere lau urte beteko ditu aurten, abenduaren 4an. Oso arrakastatsua izan da sortu zenetik, 2008an; egun, ia 200 berbalagun ditugu herrian, eta urterik urte, gorantza doa kopurua. BADUGU ZER OSPATU, BAI!
Orain dela 3 urte, I. bertso-afari mundiala antolatu genuen, euskara elkartearen 3. urteurrena ospatzeko. Orduko hartan, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga ekarri genituen, garai hartan EHko txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren. Itzel pasatu genuen! Ikusi gura zelan igaro genuen? Jo, bada, gure blog zaharrera, hemen klikatuta. Aurten, gure 6. urteurrena ospatzeko, beste hainbeste egin gura izan dugu, oraingo txapeldunak gonbidatuta.
Bertsolariek ez dute aurkezpen handirik behar; hala ere, hobeto ezagutu nahi badituzu, hemen daukazu 2009ko EHko txapelketa nagusiko bideotxu bat, eta beherago, biografiak. Gozatu!
Itxasoaz
Maialen Lujanbio Zugasti 1976ko
azaroaren 26an jaioa, Hernanin (Gipuzkoa). Arte Ederretako lizentziaduna
da. Bilbon egin zituen ikasketak (Bizkaia), eta han eman zituen urteak
oso garrantzitsuak dira Maialen Lujanbioren ibilbidean, hiri handi
batera egin baitzuen jauzi, eta hango giroak, harremanek eta bizimoduak
asko eragin zioten. 2000. urtetik 2001era, munduan barrena bidaiatzen
aritu zen, eta orduko bizibideek ere eragin handia izan zuten Maialen
Lujanbiorengan.
Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Marrazki bizidunetako film baten gidoia idatzi du.
Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta bitan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an lehenik eta 2001ean gero; urte horretan txapeldunorde izan zen. 90eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.
Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Marrazki bizidunetako film baten gidoia idatzi du.
Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta bitan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an lehenik eta 2001ean gero; urte horretan txapeldunorde izan zen. 90eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.
Hainbatetan izan da finalista eta egun, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuenetik, Euskal Herriko txapelduna.
Amets Arzallus Antia Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren semea.
Donibanen jaio arren, Hendaian bizi izan da beti. Etxean bertso giroa
zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Futbolerako ere afizio handia
zuen, eta bost urterekin hasi zen. Pilotan ere ibiltzen zen, oso
kirolzalea baita. Ikastolan Hendaian hasi zen, eta lagun koadrila
txikitatik osatu zuten. Gerora horiei guziei eutsi die, pilotari izan
ezik. Hegoaldearekin oso lotua egon arren (jatorrian nahiz bestela),
Iparraldekoa sentitzen da. 10 urtetik aurrera ikastera Kanbora joaten
zen Seaskaren Kolegiora, eta gero Lizeora Baionara. Orain bertsotan eta
futbolean segitzen du, eta ikasketetan, kazetaritzara bideratu da. Argia aldizkariko elkarrizketa egile, Hendaiako bertso-eskolako irakasle eta Euskadi irratian kolaboratzaile.
Hainbatetan izan da finalista eta egun, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan bigarren geratu zenetik, Euskal Herriko txapeldunordea. Iparraldeko txapelduna ere bada, 2008an XILABA Xiberoa Lapurdi eta Baxenabarreko txapelketa egin zen 1. aldian eta egin diren bietan bera izan da txapelduna.
2012-09-14
EUSKARAK BEHAR GAITU, BAZATOZ?
Agur t’erdi, euskaldunok eta euskaltzaleok!
Oporren ostean berriro gatoz gogotsu euskararen alde lan egitera, baina ez dugu zu gabe hasi nahi. Euskarak Santurtzin, gure herrian, denon beharra du, batez ere zeurea. Euskarak behar gaitu, bazatoz? Elkartekidea izateko ez duzu agiririk behar, euskaltzalea izatea nahikoa da! Baina zer egin horretarako?
Gurekin lan egin nahi baduzu eta Bai Esan Santurtziko euskara elkartearen kidea izan, hainbat era duzu:
* Bi astean behin Bai Esanen
batzarretara etor zaitezke; horrela, era aktiboagoan hartuko duzu
parte, Santurtzin euskararen egoera hobetze aldera.
* Edo elkarteko bazkidea izan zaitezke, Bai Esanen txartela jaso eta hainbat abantaila lortuko duzu zenbait denda eta kultur ekimenetan.
* Edo bestela, antolatzen ditugun ekitaldietan laguntzailea izan zaitezke.* Edo elkarteko bazkidea izan zaitezke, Bai Esanen txartela jaso eta hainbat abantaila lortuko duzu zenbait denda eta kultur ekimenetan.
Bazatoz, ezta? Idatzi, bada, email honetara: baiesan@kaixo.com
2012-07-22
Aurten ere ondo baino hobeto: itzel, II. bertso-triki-poteoa jaietan
Karmengo egunean, garagarrilak 16, ondo baino hobeto: itzel! pasatu genuen Jaietako II. bertso-triki-poteoan, Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolarien eta Iban Lantxo eta Aner Sertutxa pandero-jotzailearen eta trikitilariaren eskutik.
![]() |
| Sustrai Colina eta Jon Maia |
Eskerrik asko etorri zineten guztioi! Asko izan zineten, gainera. Barkatu atzerapena, mikroarekin arazoak izan genituen eta. Azkenean, Bihotz Gaztea elkarteak utzi behar izan zigun, eskerrik asko Iñaki Urkijori batez ere. Eta hastear geundela, ustekabea izan genuen, ETBkoek bertsolariak bahitu egin zizkiguten. Beraz, beranduago hasi behar izan genuen. Saio zati handi bat eurek grabatu zuten, behintzat. Ikusi nahi baduzue, hemen daukazue esteka. Ustekabeak ustekabe, guk primeran pasatu genuen eta zuek ere bai espero dugu.
Itxasoaz
![]() |
| Aner Sertutxa eta Iban Lantxo |
2012-07-14
Irakurri, gozatu eta oparitu: ekaineko sariduna!!!
Aurten, lehenengo aldiz, Irakurri, gozatu eta oparitu
kanpainaren barruan, erosketa-txartel bi zozketatu ditugu
parte-hartu duzuenon artean, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko;
irakurtzen eta gozatzen jarrai dezazuen lagunduko duten
erosketa-txartelak: bata maiatzean liburutegian eta bestea ekainean
liburu-dendan.
| Zozketa-unea, Temas liburu-dendan |
Maiatzean bezala, ekainean ere, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainan parte hartu duzuenon artean, erosketa-txartela zozketatu genuen. Maiatzari zegokion saria libururen bat irakurri zenutenon artean zozketatu genuen, eta ekainari zegokiona erosi zenutenon artean.
Azken zozketa Temas liburu-dendan egin genuen, uztailaren 1ean, libururen bat erosi zenutenon artean. Parte-hartzaileen izenak paper banatan idatzi, kutxatxo batean sartu eta dendan zegoen neskato bati papertxo bat ateratzeko eskatu genion. Eta hara sariduna: Gemma Alonso Pajares! Zorionak!
Saria atzo eman genion, jaietako lehenengo egunean, non eta gure txosnan, ireki bezain laster. Gogoratu txosnan irabazten dugun diruari esker bakarrik antolatzen ditugula euskarazko ekitaldiak, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina esaterako! Beraz, JAIETAN EGIGUZUE BISITA TXOSNAN!!!
Zoriooonak, Gemma!!!
"Ez
dago liburua bezalako itsasontzirik, urrun bidaiatzeko" Emily
Dickinson. Gu dagoeneko igo gara itsasontzi horretara, eta zu? JARRAITU EUSKARAZ IRAKURRIZ GOZATZEN!!!
Itxasoaz
Etiketak:
2012,
Bai Esan,
euskara,
euskara elkartea,
Irakurri gozatu eta oparitu,
irakurzaletana,
jaiak,
Karmengo jaiak,
Santurtzi,
txosna,
zozketa
2012-06-24
II. bertso-triki-poteoa jaietan!!!
Karmen egunean, garagarrilak 16, astelehena, arratsaldeko 7:30ean, II. bertso-triki-poteoa Santurtziko portuan, txosnetako euskalgunean, Bai Esan euskara elkarteari eta Santurtziko EHEri esker, geure txosnan hasita. Iaz bezala, aurten ere txosnaz txosna ibiliko gara, bi bertsolari aparta lagun ditugula: Jon Maia gipuzkoarra eta Sustrai Colina lapurtarra, biak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak hainbat alditan. Etorriko zara, ezta?
Bertso-triki-poteoa gure txosnan hasiko da!!! Bai, ondo irakurri duzu, aurten bigarren urtez izango dugu txosna, EHErekin batera. Horixe izango da gure diru-iturri bakarra. Txosnan ateratako diruari esker antolatzen ditugu horrelako ekitaldiak bai jaietan, bai hilero. Beraz, jaietan, egiguzu bisita!!! GORA AUTOGESTIOA!!!
Bertso-triki-poteoa gure txosnan hasiko da!!! Bai, ondo irakurri duzu, aurten bigarren urtez izango dugu txosna, EHErekin batera. Horixe izango da gure diru-iturri bakarra. Txosnan ateratako diruari esker antolatzen ditugu horrelako ekitaldiak bai jaietan, bai hilero. Beraz, jaietan, egiguzu bisita!!! GORA AUTOGESTIOA!!!
![]() |
| Hori da gurea! Hor hasiko da! |
Iaz I. bertso-triki-poteoa jaietan egin genuen. Eta izugarri ondo pasatu genuen, ikusi nahi duzu? Bada, klikatu hemen: Ondo bai ondo jaietako bertso-triki-poteoan.
Aurten etorriko diren bertsolariek ez dute aurkezpen handirik behar, baina ezagutzen ez badituzu edo gehiago jakin nahi baduzu, hemen dituzu biografiak:
Jon Maia Soria (Urretxu, Gipuzkoa, 1972ko abenduaren 24) bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta kultura eragilea da. Euskal Filologia lizentziaduna da, eta Zumaian du bizilekua. 1997, 2001, 2005 eta 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan finalista.
Urretxun jaio zen, baina sei urte zituela, Zumaiara joan zen
bizitzera. Zortzi urte eman zituen Gasteizen bizitzen;
hango bizimoduak eragin handia izan zuen Jon Maiarengan. Euskal
Filologiako lizentziaduna da, eta itzultzaile lanean aritzen da. 1990ean
atxilotu egin zuten Espainiako Segurtasun Indarrek, arrazoi politikoak
zirela medio, eta horrek ere arrasto sakona utzi zion. Euskal prentsan
kazetari eta kolaboratzaile aritu da, iritzi-emaile. Euskal
Herriko musika talde askorentzat idatzi izan ditu abestien letrak. Karidadeko benta musika taldeko kide ere izan zen eta hiru disko argitara
eman zituzten. Idazle lanetan ere jarduten du. Bestalde, hainbat ikus-entzunezko egin ditu: Bidaia intimoak dokumentala (2009), zuzendari eta gidoilari (Orio produkzioak, Korrika); Kresala aretora 2007an ekarri genuen Apaizac Obeto dokumentala (2010), zuzendari eta gidoilari (Orio produkzioak); Gazta zati bat dokumentala (2012), zuzendari eta gidoilari (Nazioen mundua).
Bertsoarekin lehen
harremana eskolan izan zuen, eta Zumaiako Bertso eskolan trebatu zen.
Joanito Dorronsoro bertso-doinu biltzaile eta ikertzailea izan zuen
irakasle. 1997an, 2001ean eta 2005ean, Txapelketa Nagusiko azken saiora
iritsi zen, eta 2003ko Gipuzkoako Txapelketan ere finalean izan zen.
Bat-bateko
bertsoa formatu berrietara eraman nahian, bertso trama izeneko
ikuskizuna sortu zutenetakoa izan zen. Gaur egun, bertsogintza du bere
jarduera nagusietakoa. Sustrai Colina Akordarrementeria 1982ko urriaren 20an jaio nintzen eta betidanik Urruñan bizi naiz. Baionako unibertsitatean zuzenbidean lizentziatua naiz, eta gaur egun Argia aldizkarirako elkarrizketak egiten ditut. 2001, 2005 eta 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusietan finalista, eta 2008ko Iparraldeko Txapelketako txapeldunordea.
Ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Pilotazale amorratua, esku huska pilotan aritu zen bost urte zituenetik hamazazpi urte bete arte. Egun, bertsolaritzan dabil buru-belarri: bertsotan aritu ez ezik, irakatsi ere egiten du, Hendaian. Bertso saioetan ere kantukide ohikoena duen Amets Arzallusekin batera dihardu bertso irakasle.
Gainera, zutabeak idazten ditu Berria egunkarirako, eta elkarrizketak Argia astekarirako.
Bertsolari ibilbidea: Donostian egin zuen bere lehen plaza, 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Ordutik aurrera hainbat txapelketetan parte hartu izan du; 2000an Iparraldeko Bertsolari Gazteen txapelketa irabazi zuen, eta, nagusien mailan, 2000 eta 2003 arteko Nafarroako txapelketetan parte hartu du, baita 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere (finalista izan zen bi hauetan). 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera heldu zen, eta seigarren izan zen.
Gainera, zutabeak idazten ditu Berria egunkarirako, eta elkarrizketak Argia astekarirako.
Bertsolari ibilbidea: Donostian egin zuen bere lehen plaza, 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Ordutik aurrera hainbat txapelketetan parte hartu izan du; 2000an Iparraldeko Bertsolari Gazteen txapelketa irabazi zuen, eta, nagusien mailan, 2000 eta 2003 arteko Nafarroako txapelketetan parte hartu du, baita 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian ere (finalista izan zen bi hauetan). 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera heldu zen, eta seigarren izan zen.
MIntza Eguneko bideoaren emanaldia
Ostiralean, ekainak 29, arratsaldeko 7etan, Mintza Egunean grabatu genuen bideoa ikusiko dugu Dorretxean. Baietz zeu ere agertu! Eta gero, elkarrekin poteatzera joango gara, ikasturteari amaiera emateko. Bazatoz?
Badakizuenez, ekainaren 2an, Euskal Herriko VII. Mintza Eguna ospatu genuen Santurtzin. Bertan Euskal Herriko lau ertzetako berbalagunak (solaslagunak, mintzalagunak, solaskideak, mintzakideak...) batu ginen herrian, geure eguna ospatzeko. Santurtziarrontzat oso egun garrantzitsua, aspaldian ez genuen horrelako egunik herrian eta. Euskal Herriko herrialde guztietako euskaldunak batu ginen, mingainak eta gorputzak euskaraz astintzeko. Eta ondo astindu ere, goizetik gauera arte, lotu barik. Egun itzela izan zen! Ikusi nahi baduzu, badakizu: zatoz ostiralean gurekin ikustera!!!
2012-06-17
Irakurri, gozatu eta oparitu: maiatzeko sariduna
Aurten, lehenengo aldiz, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren barruan, bi erosketa-txartel zozketatuko ditugu parte-hartzen duzuenon artean, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko; irakurtzen eta gozatzen jarrai dezazuen lagunduko duten erosketa-txartelak: bata maiatzean liburutegian eta bestea ekainean liburu-dendan.
| Mintza Egunean, saridunak-eta oholtza gainean |
![]() |
| Zozketa-unea, liburutegian |
Lehendabizikoa lehengo egunean, ekainaren 1ean, egin genuen liburutegian. Parte hartu zuten guztien izenak kutxa batean sartu, liburutegian bertan zegoen ume bati bat ateratzeko eskatu, eta hara: June Santin Contreras portugaletetarrari egokitu zitzaion. Saria 30 €-ko erosketa-txartela da, liburu-dendan gastatzeko. Zorionak, June, gozatu, gehiago irakurriz!
Saria, hurrengo egunean eman zitzaion, ekainaren 2an, Mintza Egunean; eta neba bikiarekin batera etorri zenez, biak igo ziren oholtza gainera, harro-harro eta poz-pozik (seguru asko, saria ere partekatu egingo dute, baina hori Junek erabaki beharko du), eta, Alfre Elgezabal aurkezlearen galderak erantzun ondoren, han zuten Bai Esaneko Juanan Sanabria zain, saria emateko.
Junek irakurri zuen eta saria egokitu zitzaion, zeuri ere gerta dakizuke. Eta gertatzen ez bazaizu ere, liburutegian dagoen liburu bat irakurtzeagatik, % 25eko beherapena izango duzu, horixe berori edo beste edozein erosteko; eta Bai Esan elkarteko kidea bazara, % 50ekoa, prezio erdian. Gogoratu hileon ere Irakurri, gozatu eta oparitzeko aukera dugula Santurtzin, ekainaren 30era arte.
Itxasoaz
![]() |
| June Santin Contreras eta neba bikia. Zoriooonak!!! |
Oharra: AURTEN
ERE IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU!!! AUTOGESTIOARI ESKER!!! Argitu behar
dugu, esku-orrietan udalaren logoa agertzen bada ere, ez dugula
udaletik dirurik jasotzen, ez kanpaina honetarako, ez ezertarako ere.
Kanpaina hau abian jarri da Santurtziko EHEri eta Bai Esan euskara
elkarteari esker. Ekitaldiak antolatzeko dirua bazkideen kuotetatik eta,
batez ere, Karmengo jaietan EHErekin batera ipintzen dugun txosnan
lortzen dugu. Logoari dagokionez, kanpaina udal liburutegian egiten
delako agertzen da, besterik ez.
Joseba Felix Tobar-Arbulurekin berbetan
Lehengo egunean, maiatzak 16, Joseba Felix Tobar-Arbulu ingeniaria eta EHUko irakaslea Dorretxera gonbidatu genuen, bizi dugun krisialdiaz berba egin ziezagun. Bai etorri ere; musu truk, gainera! Eskerrik asko, Joseba! Eskerrik asko, deitzen dizugun guztietan etortzeagatik ere bai.
Zinez, interesgarria esan ziguna! Orain askoz hobeto ulertzen dugu egunero-egunero pairatu eta hainbeste kezkatzen gaituen krisialdi madarikatu hori; orain badakigu zelan sortu zen, nortzuek eraginda, zeintzuk diren irtenbideak, orain badakigu austeritateaz eta murrizketez aparte, badirela bestelako irtenbideak, askoz eraginkorragoak direnak, gainera. Orain badakigu zein den Alemaniaren rola, zeintzuk diren egoera honen benetako eragileak eta zergatik... Orain Joseba Felix Tobar-Arbuluri esker jantziago gaude gai korapilatsu horretan. Orain badakigu ez dela hain korapilatsua, baina batzuei komeni zaiela korapilatsu iruditzea. Orain, zuri esker, Joseba, badugu benetako krisiaren berri. Beste behin ere, eskerrik asko! Eta eskerrik asko etorri zineten guztioi ere bai. Zuei esker ere jarraitu ahal dugu euskara elkartekook horrelako ekitaldiak antolatzen eta.
Etorri ez zinetenok jakin-mina baduzue, zeuek ere jantziago egon nahi baduzue, lasai egon! Josebak berbaldian esandakoa helarazi digu gure blogean ipini dezagun eta. Hemen daukagu, denok lasai-lasai eta patxadaz irakurri ahal izateko, guztioi interesatzen zaigun gaia da eta.
Amaitzeko, barkatu eragozpenak! Orain arte ezin izan dugu horren berri eman, batez ere Mintza Eguna antolatzen, oso lanpetuta ibili garelako.
Itxasoaz
2012-06-16
Uxue Alberdi Estibaritzekin berbetan
Uxue Alberdiren hitzaldia izan zen ostegunean, ekainak 14, herriko dorretxean, badakizue.
Ongietorria emateaz arduratu zen pertsonak emakume, ama, kazetari, bertsolari eta idazletzat aurkeztu zuen hizlaria, eta ez zekiela horietariko zein etorriko zitzaigun esan ere esan zuen. Alberdik erantzun zion guztiak izaten saiatuko zela, bereizezinak baitira, azken finean. Eta ondo baino hobeto frogatu zuen.
Bere burua aurkezteko irakurri zigun poeman (“Ni naiz”), biluzi egin zen, bere emakumetasuna agerian utziz, bere emetasuna eta bere feminismoa argi utziz, ... Guztiok ahoa bete hortz utziz.
Berdin gertatu zen emakumeen omenez kantatu zigun bertsoarekin (“Konplize ditut eta maite ditut denak”).
Amatasunari kantu ederra egin zion bere alabaren jaiotzari buruzko bertso hunkigarriarekin (“Erditze baten kronika”).
Izan ere, kronista ona da Uxue Alberdi. Kazetari lan fina egiten du bere inguruko guztia iritzi kritikoz begiratzean. Errealitatearen alderdi desberdin askoak kontuan hartzen saiatzen da, hitzaldi osoan erakutsi zigun legez.
Bertsolari gisa agertu zitzaigun, esan dudan bezala, bertso bat baino gehiago kantatu zuen eta. Bestalde, esparru horretan oraindik ere ematen diren gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak izan ziren hizpide, beste bitxikeria batzuez gain.
Idazleak bere sortze-prozesuaz hitz egin zigun, bere etorri literarioaz, esku artean dituen lanez, bere egitasmoez.
Baina baziren gurekin beste Uxue batzuk (zilegi bekit dagoeneko izena bakarrik erabiltzea), hala nola: Uxue bikotekidea, Uxue irakurlea, Uxue laguna, …
Emakume osoa, zentzu guztietan.
Ongietorria emateaz arduratu zen pertsonak emakume, ama, kazetari, bertsolari eta idazletzat aurkeztu zuen hizlaria, eta ez zekiela horietariko zein etorriko zitzaigun esan ere esan zuen. Alberdik erantzun zion guztiak izaten saiatuko zela, bereizezinak baitira, azken finean. Eta ondo baino hobeto frogatu zuen.
Bere burua aurkezteko irakurri zigun poeman (“Ni naiz”), biluzi egin zen, bere emakumetasuna agerian utziz, bere emetasuna eta bere feminismoa argi utziz, ... Guztiok ahoa bete hortz utziz.
Berdin gertatu zen emakumeen omenez kantatu zigun bertsoarekin (“Konplize ditut eta maite ditut denak”).
Amatasunari kantu ederra egin zion bere alabaren jaiotzari buruzko bertso hunkigarriarekin (“Erditze baten kronika”).
Izan ere, kronista ona da Uxue Alberdi. Kazetari lan fina egiten du bere inguruko guztia iritzi kritikoz begiratzean. Errealitatearen alderdi desberdin askoak kontuan hartzen saiatzen da, hitzaldi osoan erakutsi zigun legez.
Bertsolari gisa agertu zitzaigun, esan dudan bezala, bertso bat baino gehiago kantatu zuen eta. Bestalde, esparru horretan oraindik ere ematen diren gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak izan ziren hizpide, beste bitxikeria batzuez gain.
Idazleak bere sortze-prozesuaz hitz egin zigun, bere etorri literarioaz, esku artean dituen lanez, bere egitasmoez.
Baina baziren gurekin beste Uxue batzuk (zilegi bekit dagoeneko izena bakarrik erabiltzea), hala nola: Uxue bikotekidea, Uxue irakurlea, Uxue laguna, …
Emakume osoa, zentzu guztietan.
Juanan
2012-06-10
Agurtza atunketaria ikustera berriro!!!
Aurten ere Agurtza atunketaria ikustera joango gara, baina oraingoan arrantzale santurtziar euskaldun batek emango dizkigu azalpenak. Ekainaren 30ean, zapatuan, joango gara, txanda bitan: lehenengoa goizeko 11etan eta bigarrena jarraian, 12etan. Zeuk ere etorri nahi baduzu, idatzi iezaguzu mezua lehenbailehen email honetara: baiesan@kaixo.com. Azkar ibili, lekuak mugatuak dira eta!!!
Santurtziar gehienok gure arrantzaleak itsasoratzen eta lehorreratzen direnetan ikusten ditugu. Arrain freskoa ekartzen dute gure portura, eta batzuk hantxe bertan saltzen dituzte. Baina gutxik dute bertatik bertara beharrean ikusteko aukera. Gutxi kezkatzen dira arraina zelan arrantzatzen duten jakiteaz, eta, kezkatzen direnen artean, gutxik dute horren berri arrantzaleengandik eurengandik izateko aukera. Oraingoan, berriz, izango dugu. Lupi (Joseba Lupiola) arrantzale santurtziarraren ahotik, itsasoan zelan egiten duten arrantzan jakingo dugu, euren bizipenak, pasadizoak, trikimailuak... Eta bururatzen zaizkigun zalantzak edota galderak egin ahalko dizkiogu Lupiri.
Iaz joan ginen lehenengo aldiz arrantza-ontzia ikustera, eta, izugarri gustatzeaz gain, primeran igaro genuen. Gure kronika irakurri nahi baduzu edota argazkiak ikusi, klikatu hemen.
Itxasoaz
2012-06-09
Uxue Alberdiren berbaldia
![]() |
| Uxue Alberdi Estibaritz |
Ostegunean, ekainak 14, Uxue Alberdi Estibaritz idazle, kazetari eta bertsolari elgoibarrak bere liburuen gainean egingo digu berba, Dorretxean, Rompeolas aretoan, arratsaldeko 7etan. Sarrera dohainik, Bai Esan euskara elkarteari esker. Ezin duzu galdu!!!
Bestalde, gogoratu Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina duzuela liburutegian ekainaren 30era arte. Maiatzean 30 €-ko txekea zozketatu genuen liburutegian, parte-hartzaileen artean: sariduna June Sandin izan zen. Ekainean ere zozketatuko dugu, baina oraingoan liburu-dendan, liburuak erosten dituztenen artean. GOZATU EUSKARAZ IRAKURRIZ, BESTEAK BESTE!!!
Oharra: Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainaren esku-orrietan udalaren logoa udal liburutegia erabiltzen dugulako bakarrik agertzen da, udalak ez digu inolako laguntzarik ematen-eta, ez kanpaina honetarako ez ezertarako ere. Autogestioari esker ordaintzen ditugu ekitaldi guztiak!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

























