Abenduaren 1ean, domeka, goizeko 10etan, Euskararen Asteko egitarauren barruan: SERANTES MENDIRA IGOKO GARA.
Domeka goizeko 10etan, San Jorge elizaren arkupeetan elkartuko gara. Tipi-tapa tipi-tapa gorantza joango gara, eta, tontorrean gaudela, talde-argazkia aterako dugu, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT! bandera eskuetan.
Zuk ere gurekin etorri gura baduzu, idatzi iezaguzu mezua lehenbailehen hona: baiesan@kaixo.com
ERDU GUGAZ EUSKARAZ GOZATZERA!!!
GUK BAI ESAN EUSKARARI EUSKARAZ TONTORREAN BERE!!!
Karmen jaietan, hirugarrenez, bertso-triki-poteo mundiala antolatuko dugu, garagarrilaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 8etan, Santurtziko portuan, euskalgunean, gure txosnanhasita. Gonbidatu dugun bertsolari-bikotea paregabea da:Arkaitz Estiballes Ormaetxeagaldakaoztarra eta Fredi Paia Ruiz getxoztarra, Bizkaiko txapelduna eta hirugarrena, hurrenez hurren; trikitilariak ere apartak: Iban Lantxo Serrano pandero-jotzailea eta Aner Sertutxa Antruejo trikitilaria, sestaoarrak. Mundiala izango da; beraz, GORDE HITZORDUA ETA ERDU GUGAZ EUSKARAZ GOZATZERA!!!
Bestalde, gogoratu gure txosna dela gure diru-iturri bakarra, hor ateratzen dugun diruari esker antolatzen ditugu honelako ekitaldiak. EGIGUZU BISITA!!!
Hemen hasita, geure txosnan:
Itxaso Antuñano Zeanuri
Fredi Paia Ruiz (Algorta, 1981-) bertsolaria
da. Gurasoek euskara jakin ez arren, euskaraz ikasi zuen eta Bizkaiko
Bertsolari Txapelketaren finalera heldu den lehen euskaldun berria izan
da. Berria egunkarian ere idazten du zutabe bat astero.
Gogoratu geure txosnan kontsumitzen duzun bakoitzean gure herria berreuskalduntzen laguntzen duzula. Arrantza-portutik hasita, 5. txosna da gurea. Edan bitartean, erdian dugun pantailan ipintzen ditugun argazki ederrez gozatu ahalko zara. Bertan agertu gura baduzu, eskatu argazkia ateratzeko! Primeran pasatuko duzu! EGIGUZU BISITA!!!
Atzo, bagilak 21, barikua, itzel igaro genuen Santurtziko II. euskal kantu-triki-poteo mundialean!!! Espero baino jende gutxiago etorri zen arren, talde polita osatu eta Txitxarra kantuz alaitu genuen. Gainera, erdaldun euskaltzale batzuk ere animatu ziren gugaz kantuan egiten. Pozgarria, egiatan!!!
Txistu tabernaren aurrean geundelarik, bertako tabernariek pintxoak atera zizkiguten. Bai gozoak! Detaile polita! Eskerrik asko, Txistu!
Ikasturtearen amaiera ospatzeko, Santurtziko II. euskal kantu-triki-poteo mundiala egingo dugu Ezkerraldeko musikarien eskutik. Apuntatu ondo: bagilaren 21ean, barikua, arratsaldeko 8etan, Txitxarran, Lagun Etxea tabernan hasita.
Lehenengoa iaz egin genuen, Mintza Egunean. Gaueko ekitaldia izan zen, gogoratzen? Gogoan duzue zer ondo igaro genuen? Itzel, ezta? Bada, aurten ere errepikatu gura dugu. GORDE EGUNA ETA ZATOZ ZEU ERE!!!
Itxaso Antuñano Zeanuri
Hona hemen iazko argazki batzuk, gainerakoak Flickr-en!
Atzoko kontzertua itzela izan zen. Eskerrik asko BERRIA egunkariari, Ruper Ordorikari eta antolatzen lagundu zeniguten guztioi!!! ZORIOOOONAK BERRIA!!! URTE ASKOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOAN!!!!!
Santurtzin, 2013ko bagilaren 14an, barikua, SKAn.
Aurten, BERRIA egunkariak, euskara hutsean dugun egunkari bakarrak, 10 urte beteko ditu ekainaren 21ean. Ospatzeko, Hamarnaka kontatzekoak gara lelopean 32 kultur ekitaldi antolatu ditu Euskal Herri osoan, eta horietako bat Santurtzin:
RUPER ORDORIKAren kontzertua ekainaren 14an, barikua, 20:30ean, Serantes Kultur Aretoan (SKAn) 10 €; harpidedunentzat eta berrialagunentzat 5 €
Kontzertuaren aurretik, Zertan ari da BERRIA?aurkezpena egongo da, ondoren, BERRIAk hamar urte
bideoa eta, amaitzeko, kontzertua.
Arkupe prentsa-kioskoan (Mamarigan), Lagun Etxea tabernan
(Txitxarran), Sotera tabernan (Mamarigan), AEKn (Santurtzin eta
Portugaleten) eta udal euskaltegian.
Gainera,
BERRIAko lagunek gonbidapen batzuk eman dizkigute eta guk zuen artean
zozketatu gura ditugu. Parte hartzeko, mezua bidali behar diguzu
ekainaren 11 baino lehen gure postara: baiesan@kaixo.com
Amaitzeko, BERRIA egunkariak, lehenago esan legez,
euskara hutsean dugun egunkari bakarrak, laguntza behar du eta
kontzertura joatea, euskal musika gozatzeaz gain, egunkariari laguntzeko
modua ere bada.
GOAZEN DENOK BERRIA EGUNKARIAREKIN BATERA 10. URTEURRENA OSPATZERA!!!
Oharra:
Zozketan sarrera egokitzen bazaizu eta aldez aurretik baldin badaukazu,
lasai, konpondu egingo dugu eta. Atxikita bidaltzen dizugu kartela.
Abesti hau Ruper Ordorikak egin zuen Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean. Gozatu!!!