Maiatzean, Euskal Herritik atera eta munduan zehar bidaiatu gura dugu, Iparbururaino. Bidaia zoragarria egingo dugu Islandia eta Groenlandia uharteetara, jesarlekutik mugitu ere egin barik, Asier Arantzabal eta Mila Gallastegiren eskutik, maiatzaren 30ean, barikua, arratsaldeko 7:30ean (ez 8etan, barkatu!), dorretxean, DOAN!!! Ikusentzunekoaren iraunpena 55 minutuko da; ondoren, diaporamaren egileei galderak egiteko nahi beste denbora izango dugu. Gorde arratsaldea eta zatoz beste behin ere gugaz euskaraz gozatzera!!!
Islandia izotzaz
eta suaz egina dago. Munduan beste inon ez dute glaziarren eta sumendien indar
kontrajarriak bat egiten: laba-basamortuak, riolitazko mendiak, basaltozko
anfiteatroak, iturri geotermikoak, geyserak eta izotz azpiko sumendiak, ibai
eta urjauzi hunkigarriak sortuaz.
Groenlandia izotzez
estalitako irla da, % 84 hain zuzen. Gainontzekoa, udako belarraren berdeak
kostaldea bizigarri egiten du, bertan
jaso baitituzte Inuitek bere etxe eta herri koloretsuak, fiordoen ur lasaien
ondoan. Inlandsisaren izotzak ere kostalderantz jotzen du fiordoetan zehar
irristatuz eta itsasoa zuri-urdinezko iceberg ikusgarriekin betez.
Ikusentzuneko
honekin Inuiten eta Vikingoen lurralde hauetan zehar bidaiatuko dugu, belardien
berdearen eta haitz bolkanikoaren beltza zapalduaz, baita glaziarren zuria eta
mendien okre, marroi eta gorria zapalduz, etengabeko urtzaldiaren ibaien arrea
zeharkatuz, ur beroko errekek sortutako izotz-kobazuloen urdin argian barrena
sartuz eta ur-putzu beroen urdin-berdean atsedena hartuaz, beti ere zeru
aldakorraren zuri, gris eta urdinari so.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.