2014-04-01

GAUR, ZORTZI URTE: ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO, BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!

MILA ESKER, bihotz-bihotzez, zoriondu eta zorionduko gaituzuen guzti-guztioi, ez dugu ahaztuko!!! Gaur Santurtziko Bai Esan euskara elkarteak ZORTZI URTE bete ditu. Zortzi urtez, Santurtzin euskararen alde lan egiten ibili gara, GEURE AISIALDIAN, irabazi asmorik gabe; batzuek azken hori entzutea gustuko ez badute ere, guk harro eta ozenki esan dezakegu, zortzi urtez, geure AISIALDIAN aritu eta ari garela; harro eta ozenki esan dezakegu, inor iraintzeko asmo barik, euskararen alde, kobratuta nahiz kobratu gabe, egiten den guztiari ondo deritzogu eta. Zortzi urtez, zentimorik ere kobratu barik; are gehiago, askotan geure poltsikotik ere dirua jarri behar izan dugu (oraindino zorretan gaude geure buruarekin), eta ez gara bakarrak izan, ezta izango ere, jakina; baina esateko eskubide osoa daukagu, egia da eta, batzuek hori entzutea gustuko ez badute ere, batzuk hori entzutean haserretzen badira ere. Horiei zera esan: "Aizue, hori entzutean haserretzen bazarete, arazoa daukazue, larria, gainera; baina utziguzue bakean lan egiten". 

ZORIONAK eta ESKERRIK ASKO gurean lan egin duzuen guzti-guztioi, gure bazkideak izan zareten guzti-guztioi, kuota ordaindu duzuen guzti-guztioi; dirurik ez geneukanean, lagundu zeniguten guzti-guztioi; dirurik ez geneukanean, gure aurkezpenera zentimorik ere kobratu barik etorri ziren Andoni EgaƱa eta Unai Iturriaga bertsolariei; zorrak besterik ez geneukanean, baita geure buruarekin ere, tinko eutsi zeniotenei eta, kosta ahala kosta, elkartean jarraitu zenutenoi, ihes egin barik, aurrera segitu zenutenoi; zelanbait lagundu diguzuen guzti-guztioi, lan handia zein lan txikia egin duzuen guzti-guztioi, luzaroan zein tarteka-marteka lagundu diguzuen guzti-guztioi; gure txosnan zerbitzatu zein kontsumitu duzuen guzti-guztioi; gure ekitaldietara (askotara nahiz gutxitara) etorri zareten guzti-guztioi; gure lana egiteagatik, eskerrak eman dizkiguzuen guzti-guztioi; esker onekoak izan zareten guzti-guztioi; gure pegatina edota pigna harro-harro paparrean eroan duzuen guzti-guztioi;  gure ekitaldietan, kobratuta zein kobratu barik, parte hartu duzuen guzti-guztioi; animoak eman dizkiguzuen guzti-guztioi; gugan sinistu duzuen guzti-guztioi; Mintza Egunerako abestia grabatzen lagundu zeniguten guzti-guztioi; euskaldunon gida egiten lagundu diguzuen guzti-guztioi; zuen tabernan gure logoa agerian daukazuen tabernari guzti-guztioi, zuen tabernan kartela ipintzen utzi diguzuen guzti-guztioi, zuen tabernan kartela ipintzen lagundu diguzuen guzti-guztioi, gure pintxo-lehiaketan parte hartu duzuen tabernari eta sukaldari guzti-guztioi; gure txapelketetan parte hartu duzuen guzti-guztioi; nola edo hala lagundu diguten berbalagun guzti-guztioi ... eta hau irakurtzen ari zaren horri ere: ESKERRIK ASKO, EGIATAN!!! Zeuoi esker ere egin ahal izan dugu aurrera eta, zortzi urte hauetan!!! Beraz, ZEUOI ERE ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO, BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!

Bestalde, nahita zein nahigabe, gure ekitaldiak iragartzean, geuk antolatzen ditugula esaten ez dutenei; nahita zein nahigabe, berbalagunei gure ekitaldien berri eman ez diezun horri; nahita zein nahigabe, huts egin diguten guzti-guztioi; nahita zein nahigabe, Mintza Eguneko prentsaurrekoan, Topaguneak eta geuk ere antolatu genuela esatea ahaztu zitzaienei; Mintza Egunean, berbalagunen aurreko dinamizatzaileak euskara elkartea saritzeko eskatuta, horren kontra nahita eta gogotsu aritu zirenei, aitzaki-maitzaki, gezurretan eta gure ordezkaria atsekabetzen aritu zirenei; nahita zein nahigabe, prentsaurrekoetan, Berbalagun egitasmoa geure ekimena ere badela esatea ahazten zaienei; Berbalagunen egitasmoa abian jarri genuenetik, Jarraipen Batzordean, bost urte luzez, bere AISIALDIAN parte hartu duen gure ordezkariaren kontra aritu direnei; gure 1. bertso-afarian, guri faktura eman barik, jatetxea beste batzuen esku utzita, desagertu egin zen jabeari; Mintza Eguneko abestia grabatu genuenean, azken orduan etorri nahi izan ez zuen trikitilariari; gure bizkar, gutaz edota gutariko edozeinez gaizki esaka ibili direnei; gure ordezkariak, gure elkartea edota duen organigrama errespetatzen ez dutenei;... Hau da, gure lana oztopatu eta oztopatzen duten guzti-guztiei zera esan: "DAGOENEKO BARKATUTA ZAUDETE, BAINA UTZIGUZUE BAKEAN LAN EGITEN, EZ OZTOPATU GURE LANA".

Amaitzeko, geuk ere batzuetan bale eta bestetan nahigabe kale, seguru asko, gizakiak gara eta; beraz, bertsolariek esaten duten bezala: "TXARTO ESANAK (edo, gure kasuan, EGINAK) BARKATU ETA ONDO ESANAK (EDO EGINAK) GOGOAN HARTU!!!

GORA GU TA GUTARRAK!!! GORA BAI ESAN EUSKARA ELKARTEA!!! TA GORA SANTURTZI EUSKALDUNA!!!
BAI ESAN EUSKARARI EUSKARAZ!!!
Oharra: Bide batez, barikuan, apirilak 4, dorretxeko Bolintxis aretoan antolatuko dugun ekitaldira gonbidatu gura zaituztegu. Argibide gehiago hemen: http://baiesanturtzi.blogspot.com.es/2014/03/lau-haizetara-kontari.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.