2013-12-30

Zoriooonak, Amets!!! Eskarrik asko, Bertsozale elkartea!!!

Abenduaren 15ean, Amets Arzallus Antiak irabazi zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zoriooonak, Amets! Eta zorionak oholtza gainean izan ziren bertsolari guztiei: Maialen Lujanbiori, Igor Elortzari, Aitor Mendiluzeri, Aitor Sarriegiri, Unai Iturriagari, BeƱat Gaztelumendiri eta Sustrai Colinari. A zer-nolako maila!!! Egun gogoangarria, benetan!!!


Itzelezko maila bertsotan!!! Eta giroa ere, paregabea! Guzti-guztiok euskara hutsean: euskara batuan, bizkaieraz, lapurteraz, zubereraz, nafarreraz eta gipuzkeraz!!! Zoragarria!!! Plazer hutsa belarrietan, txoko guztietan!!! Euskal Herri txikia, herri euskalduna, euskararen herria... non eta Ezkerraldean!!! GORA EZKERRALDE EUSKALDUNA!!! GORA BERTSOLARITZA!!!


Eskerrik asko Bertsozale elkarteari ere, horrelako eguna antolatzeagatik!!! Baita bertan laguntzen ibili ziren bertsolari eta laguntzaileei ere!!! Horrelakorik Euskal Herrian baino ez!!! Eskerrik asko, bihotz-bihotzez!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.