Izarrei begiratzea atsegin duzu? Eta zientzia, estudiatu barik, ulertu ahal izatea? Baietz jolastea gogoko izan! Horietako bati gutxienez baiezkoa eman badiozu, gurekin etorri behar duzu:
Urtarrilaren 18an, zapatua, Donostiako EUREKA!!! zientzia-museora joango gara, EZ ukitzea debekatuta dagoen lekura!!! Eureka museoa interaktiboa da; hau da, zientzia praktikatuz ulertu ahalko dugu, teorian baino. Ez da nahikoa ikustea edo entzutea, ukitu ere egin behar da. Horretaz gain, Planetariuma ikusteko aukera ere izango dugu, baita hainbat tailerretan parte hartzekoa ere. 15 laguneko taldean joanez gero, sarrerak 8 € balio du, planetariuma barne. Eta arratsaldean, Donostiako berbalagunekin elkartuko gara alde zaharrean. Plan itzela, ezta? Gainera, betetzea lortzen badugu, autobusa gure kontura!!! Ez pentsatu gehiago eta eman ezazu izena lehenbailehen!!! Beti legez, eguzki amandrea ere gurekin etorriko da!!!

Eureka Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.
Zentroak erakusketa iraunkor bat du: HIPATIA, zientziaren hainbat alor aztertzeko aukera izango dugu, gaikako 8 aretotan banatutako 160 modulu interaktibo baino gehiagori esker.
Azken belaunaldiko PLANETARIUM ere badu Eureka Zientzia Museoak, 142 lagun hartzeko prestatua. Oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko eta murgiltze-zinemako proiekzio ludikoak eskaintzeko.
Horrez guztiaz gain, hauek ere baditu: astronomia-behatokia (30 m-ko dorre batean), Foucaulten pendulua (14 m-ko beirazko dorre batean) eta animazio eta ikuskizun ugari (elektrizitatearena da aipagarriena, Espainiako estatuko bakarra). Jolas-eremu bat ere badago. Zur eta lur utziko zaitu hango errusiar mendiak.
Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinen maketak) eta lorategi botaniko txikia daude.
Aparkalekua doakoa da. Azkenik, kutxaren Gizarte Ekintzak kafetegia/jatetxea, denda, haurrentzako parkea, leihatilak eta piknikgunea jarri ditu bisitarien eskura.
BISITA SOZIOKULTURALA EUREKA! ZIENTZIA MUSEORA
Arrazoi askorengatik da nahitaezkoa Eureka! Zientzia Museoa bisitatzea.
- Azken belaunaldiko Planetarium digitala
- Miniaturazko Gipuzkoan paseatzeko aukera.
- Arreta pertsonalizatua, begirale-talde profesional baten eskutik.
- Bereziki helduentzat diseinatutako jardueren aniztasuna.
- Baina, agian, erakargarriena da zientziaren eta teknologiaren arloko edukietara hurbiltzeko aukera ematen duela, modu ezin atseginagoan. Harritu egingo zaituzte, bai edukiak (gure inguruko errealitatetik hurbil baitago), bai bisitan izatea espero dugun sentsazioek.
Proposatzen dugun jarduerak bi orduko iraupena du, eta taldeek, gutxienez, 15 lagunekoak izan behar dute.
Deskribapena
Irudikatutako eraikinak:
Gainera, Gipuzkoa Miniaturan Eureka! Zientzia Museoan Gipuzkoan zehar kokatuak dauden eraikin esanguratsuenen eskalazko maketen erakusketa ikusgai dago Eureka! Zientzia Museoaren lorategian.
- Hasiera: 2013/01/1 Bukaera: 2014/12/31
Deskribapena
Irudikatutako eraikinak:
- Loiolako Santutegia
- Arantzazuko Santutegia
- Gipuzkoa Plaza - Foru Jauregia
- Irungo Udaletxea
- Oñatiko Unibertsitatea
- Zumarragako Antioko Ermita
- Beasaingo Igartza Jauregia
- Azpeitiako Enparan Etxea
- Zestoako Lili Jauregia
- Donostiako Udaletxe Zaharra
- Debako Santa Maria Parrokia
- Eta abar.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.