2013-11-22

Olentzerok etxera gonbidatu zaitu aurten ere, hirugarrenez!

Aizu, Olentzerok eskutitz hau bidali digu zuretzat aurten ere, hirugarrenez:
 

Olentzero                                                         
Olentzeroren baserria
Landetxo Goikoa
48100 Mungia


Bai Esanen lagun maitea:
Abenduaren 6an, barikuan, festa egingo dut etxean eta zeu ere Bai Esanekoekin batera etortzea nahiko nuke. Santurtziko euskara elkartekoek oso ondo egin didate berba zutaz eta ezagutzeko gogo handia daukat. Goiz zoragarria izango da, bertan lagun asko izango dira eta: Mari Domingi, Lamiak, Maritxu Teilatuko, Galtzagorriak, Tartalo, Basajaun, Anbotoko Mari... Bi ordu magiko igaroko ditugu elkarrekin. Eta gogoratu: Izena duen guztia bada!

Goizeko 9etan atarian egongo gara zuen zain, ez huts egin! 

Musu potolo bat

Olentzero

Oharra: Animatzen bazara, idatz iezaiezu mezua Bai Esanekoei lehenbailehen hona: baiesan@kaixo.com  
Hemen izango gaituzu zain, geure baserrian!

Aurten, hirugarrenez joango gara. Aurrekoetan zein ondo igaro dugun ikusi gura baduzu, klikatu hemen eta hemen.
 Izenaduba Basoa:
Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da Izenaduba Basoa (Izena duen guztia bada, ba). Hor gure mitologia eta tradizioak ezagutuko ditugu jolasaren eta olgetaren bidez, ingurune berezi eta bitxian. Ingurune magikoa nagusi eta umeentzat.
Landetxo Goikoa bera ere lehen euskal baserriaren (1510 inguru) erakusgarririk onena dugu. bertan Baserri magikoa erakusketa ere ikus daiteke, bitxia eta jakingarria.
 Landetxo Goikoa, gaur egun Olentzeoren eta beraren lagunen baserria, Bizkaiko baserririk aspaldikoena eta preziatuena da. Gaur egun arketipoa da Bizkaiko baserrien artean. Atari zabalekoa da, eta baserriaren aurrealdea hiru zatitan dago banatuta... lehen aldiz abereak eta etxekoak teilatupe berean. 1510. urtean eraiki zen, eta bertan, baserritar familia dirudun bat bizi zen. Aurreko garaietan baserriak bailarako zonalde garaietan eraikitzen bazituzten ere, lapurrengandik eta erasoetatik babesteko, Landetxo Goikoa herritik gertu jasotakoa da. Garaiko jauntxoen arteko guda eta liskarrak amaitzen ari ziren seinale. 
Landetxo Goikoa baserriaren aurrealdeko egurrezko leihoak baserriaren bitxitasunaren adierazle dira. Garai hartako bizilagunek, aisialdi garaietan, atsedenerako erabiltzen zuten baserri hau, eta beste garaietan ganbara moduan. Bestalde, leihoen garaiera medio, ez zuten ezusteko "bisitaririk" izaten. Tximinia baserriko bizitzaren ardatza, bilgune eta batez ere berotasunaren iturri zen. Tximiniaren berreraikuntzak lan handia suposatu zuen, izan ere, haritzaren egurrarekin eta garaiko teknikak erabilita egin baitzen. 
Landetxo Goikoa baserriak garai hartako biztanleen bizimodua ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Beheko suaren garrantzia, bihitegiaren kokapena... Landetxo Goikoa baserriak banandu zituen lehen aldiz animaliak eta pertsonak teilatupe berean.
Olentzerok aurkeztuta, bisitariok ibilbide magikoa egingo dugu: filmen, jokoen, tailerren... bitartez, gure ipuinen kondairen haitzuloraino. Era dibertigarria, txikienak eta nagusiok gurea ezagutzeko, Olentzerorekin batera. 
Eta kanpoko jolasek, hainbat belaunaldi eskutik helduta, gure mitologia ezagutzen lagunduko digute. Pertsonaiak, ohiturak, kondairak... mitologia jolas bihurtuta.


a
MARITXU TAILETUKO, GONA GORRIDUNE, EUTSI HAGIN ZAHARRA ETA EKARRI BARRIE!!! 
Umeari hortza (esneko hortza edo txantxurra) jausten zaionean, burkoaren azpian itxi edo teilatura bota eta Maritxu teilatukoari esan! Maritxu Tailetukok izar bihurtuten ei deitxuz!
Iaz egon ginenok zein ondo igaro genuen ikusi gura baduzu, klikatu hemen!
Itxaso Antuñano Zeanuri
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.