Azaroaren
23an, zapatuan, etorri gurekin Santurtziko itsas museoa bisitatzera, doakoa da. Goizeko hamaiketan
hasiko dugu bisita itsas museoan, kaian. Momentu aproposa izango da gure herriko historia hobeto ezagutzeko,
batez ere zelakoa zen arrantzaleen bizitza, antzinako kaia... Itzela izango da! Zatoz!
Bisitaren ostean, Santurtziko I. Pintxo Txapelketa Euskalduna antolatu dugu. 12ak aldera, Txitxarran tabernarik taberna ibiliko gara, bost tabernak
aurkeztuko dituzten pintxoak dastatzen. Ibilbidea honako hau izango da: Lagun Etxea, Herriko taberna, Txistu, Pleamar, Jon eta Errotaberri (Novo Muiño). Pintxo-poteak 2 € balioko du. Nor izango ete da irabazlea? Zure botoa beharrezkoa izango da, lagundu erabakitzen Bai Esanen
Pintxoa. ETORRI GUGAZ EUSKARAZ GOZATZERA!!!
Parte hartu gura izanez gero eta informazio gehiago lortzeko, idatzi mezua hona lehenbailehen, lekuak mugatuak dira eta: baiesan@kaixo.com.
Eskarrik asko parte hartuko duzuen tabernei eta onenak irabaz dezala!!!
Eskarrik asko parte hartuko duzuen tabernei eta onenak irabaz dezala!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.