2013-11-29

Abenduan, Durangoko azokara



Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoia eta jai nagusia da; aurten, 48. edizioa izango da eta abenduaren 5etik 8ra egongo da zabalik. Guk zapatuan, abenduak 7, joatea erabaki dugu. Etorri gura duzu? Hala bada, bidali iezaguzu mezua hona lehenbailehen: baiesan@kaixo.com.
Azokari buruzko informazio gehiago gura baduzu, klikatu hemen! Hor azokan egingo diren ekitaldi guztien berri ematen dute.

2013-11-24

Txapelak badu nork jantzi, badugu txapelduna

        
   
    Atzo eguerdian, Santurtziko I. Pintxo Txapelketa Euskalduna egin genuen. 5 tabernak hartu zuten parte: Lagun Etxeak, Herriko tabernak, Txistu tabernak, Jon tabernak eta Novo Muiño-Errotaberri tabernak. Zoriooonak eta eskerrik asko zinez guzti-guztioi!!! Maila gorena dugu herrian pintxotan, bai horixe! A zer-nolako pintxoak! Kategorikoak! Zein baino zein gozoagoa! Epaimahaikooi lan zaila jarri ziguten, egiatan!

     Dastatzaileak bilduta, hastera goaz!

Hona hemen ibilbidearen arabera ordenatuta:
Lagun Etxea
Arrautza

Herriko taberna

Patata habia

Txistu taberna

Txanpiñoi otzara

Jon taberna
Otarrainxka pintxoa

Novo Muiño Errotaberri taberna - Txanpiñoi pintxoa
Arestian esan bezala, lehia estua izan zen. Epaimahaikook lan zaila izan genuen. Baina norbaitek irabazi behar, txapel bakarra zegoen eta azkenean:
NOVO MUIÑO-ERROTABERRI tabernak 
 irabazi zuen. ZORIOOONAK!!! 

Zoriooonak, txapeldunak!!!

Pintxo irabazlea
Bai Esaneko kide batzuk irabazleekin

Epaimahaiko gehienak, ez denak
Zoriooonak, txapelduna!!!
Emaitzak honako hauek izan dira:
1. Novo Muiño Errotaberri 8,7
2. Herriko taberna 7,69
3. Lagun Etxea 7,11
4. Txistu taberna 6,65
5. Jon taberna 6

Goizean, itsas museora!!!

Atzo goizean, Santurtziko itsas museora joan ginen. Bertan hobeto ezagutu gura genuen gure herriaren historia, zer-nolako garapena izan duen, zelakoa zen antzina, zelakoak ziren lehengo santurtziarrak, zertan aritzen ziren, ...

Hori guztia ezagutzeko asmotan joan bai, baina... asmoak asmo: euskarazko testuak arinegi igarotzen ziren, ez zegoen irakurtzeko modurik, birritan ikusita ere, esaldi erdiak besterik ezin izan genuen irakurri; holakoetan, hobe audioa grabatzea, irakurtzeko badago kanpoko guztia eta (eskerrak hormetakoak ezin direla mugitu, osterantzean....). Hori gutxi ez, eta batzuk ibili ere ez zebiltzan; ezin izan genuen ikusi Maria Errenteria nor zen, esaterako. Penagarria!!! Holako museoa, berri-berria, eta holako akatsak!!! Ez dut uste behin ere ikusi dutenik, euskaraz, behintzat, nahikoa da eta konturatzeko. Gainera, itzelezko hotza zegoen, kanpoan baino hotz handiagoa! Kontserba-museoa izateko primerakoa!

Argazki guztiak hemen!
 Itxaso Antuñano Zeanuri

2013-11-22

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT MENDI-IGOERA

Abenduaren 1ean, domeka, goizeko 10etan, Euskararen Asteko egitarauren barruan: SERANTES MENDIRA IGOKO GARA.
Domeka goizeko 10etan, San Jorge elizaren arkupeetan elkartuko gara. Tipi-tapa tipi-tapa gorantza joango gara, eta, tontorrean gaudela, talde-argazkia aterako dugu, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT! bandera eskuetan. 
Zuk ere gurekin etorri gura baduzu, idatzi iezaguzu mezua lehenbailehen hona: baiesan@kaixo.com

ERDU GUGAZ EUSKARAZ GOZATZERA!!!
GUK BAI ESAN EUSKARARI EUSKARAZ TONTORREAN BERE!!!





Santurtziko Euskararen Astea




Olentzerok etxera gonbidatu zaitu aurten ere, hirugarrenez!

Aizu, Olentzerok eskutitz hau bidali digu zuretzat aurten ere, hirugarrenez:
 

Olentzero                                                         
Olentzeroren baserria
Landetxo Goikoa
48100 Mungia


Bai Esanen lagun maitea:
Abenduaren 6an, barikuan, festa egingo dut etxean eta zeu ere Bai Esanekoekin batera etortzea nahiko nuke. Santurtziko euskara elkartekoek oso ondo egin didate berba zutaz eta ezagutzeko gogo handia daukat. Goiz zoragarria izango da, bertan lagun asko izango dira eta: Mari Domingi, Lamiak, Maritxu Teilatuko, Galtzagorriak, Tartalo, Basajaun, Anbotoko Mari... Bi ordu magiko igaroko ditugu elkarrekin. Eta gogoratu: Izena duen guztia bada!

Goizeko 9etan atarian egongo gara zuen zain, ez huts egin! 

Musu potolo bat

Olentzero

Oharra: Animatzen bazara, idatz iezaiezu mezua Bai Esanekoei lehenbailehen hona: baiesan@kaixo.com  
Hemen izango gaituzu zain, geure baserrian!

Aurten, hirugarrenez joango gara. Aurrekoetan zein ondo igaro dugun ikusi gura baduzu, klikatu hemen eta hemen.
 Izenaduba Basoa:
Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da Izenaduba Basoa (Izena duen guztia bada, ba). Hor gure mitologia eta tradizioak ezagutuko ditugu jolasaren eta olgetaren bidez, ingurune berezi eta bitxian. Ingurune magikoa nagusi eta umeentzat.
Landetxo Goikoa bera ere lehen euskal baserriaren (1510 inguru) erakusgarririk onena dugu. bertan Baserri magikoa erakusketa ere ikus daiteke, bitxia eta jakingarria.
 Landetxo Goikoa, gaur egun Olentzeoren eta beraren lagunen baserria, Bizkaiko baserririk aspaldikoena eta preziatuena da. Gaur egun arketipoa da Bizkaiko baserrien artean. Atari zabalekoa da, eta baserriaren aurrealdea hiru zatitan dago banatuta... lehen aldiz abereak eta etxekoak teilatupe berean. 1510. urtean eraiki zen, eta bertan, baserritar familia dirudun bat bizi zen. Aurreko garaietan baserriak bailarako zonalde garaietan eraikitzen bazituzten ere, lapurrengandik eta erasoetatik babesteko, Landetxo Goikoa herritik gertu jasotakoa da. Garaiko jauntxoen arteko guda eta liskarrak amaitzen ari ziren seinale. 
Landetxo Goikoa baserriaren aurrealdeko egurrezko leihoak baserriaren bitxitasunaren adierazle dira. Garai hartako bizilagunek, aisialdi garaietan, atsedenerako erabiltzen zuten baserri hau, eta beste garaietan ganbara moduan. Bestalde, leihoen garaiera medio, ez zuten ezusteko "bisitaririk" izaten. Tximinia baserriko bizitzaren ardatza, bilgune eta batez ere berotasunaren iturri zen. Tximiniaren berreraikuntzak lan handia suposatu zuen, izan ere, haritzaren egurrarekin eta garaiko teknikak erabilita egin baitzen. 
Landetxo Goikoa baserriak garai hartako biztanleen bizimodua ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Beheko suaren garrantzia, bihitegiaren kokapena... Landetxo Goikoa baserriak banandu zituen lehen aldiz animaliak eta pertsonak teilatupe berean.
Olentzerok aurkeztuta, bisitariok ibilbide magikoa egingo dugu: filmen, jokoen, tailerren... bitartez, gure ipuinen kondairen haitzuloraino. Era dibertigarria, txikienak eta nagusiok gurea ezagutzeko, Olentzerorekin batera. 
Eta kanpoko jolasek, hainbat belaunaldi eskutik helduta, gure mitologia ezagutzen lagunduko digute. Pertsonaiak, ohiturak, kondairak... mitologia jolas bihurtuta.


a
MARITXU TAILETUKO, GONA GORRIDUNE, EUTSI HAGIN ZAHARRA ETA EKARRI BARRIE!!! 
Umeari hortza (esneko hortza edo txantxurra) jausten zaionean, burkoaren azpian itxi edo teilatura bota eta Maritxu teilatukoari esan! Maritxu Tailetukok izar bihurtuten ei deitxuz!
Iaz egon ginenok zein ondo igaro genuen ikusi gura baduzu, klikatu hemen!
Itxaso Antuñano Zeanuri
 

2013-11-10

Itsas museoaren ostean, Santurtziko I. Pintxo Txapelketa Euskalduna

          Azaroaren 23an, zapatuan, etorri gurekin Santurtziko itsas museoa bisitatzera, doakoa da. Goizeko hamaiketan hasiko dugu bisita itsas museoan, kaian. Momentu aproposa izango da gure herriko historia hobeto ezagutzeko, batez ere zelakoa zen arrantzaleen bizitza, antzinako kaia... Itzela izango da! Zatoz!

Bisitaren ostean, Santurtziko I. Pintxo Txapelketa Euskalduna antolatu dugu. 12ak aldera, Txitxarran tabernarik taberna ibiliko gara, bost tabernak aurkeztuko dituzten pintxoak dastatzen. Ibilbidea honako hau izango da: Lagun Etxea, Herriko taberna, Txistu, Pleamar, Jon eta Errotaberri (Novo Muiño). Pintxo-poteak 2 € balioko du. Nor izango ete da irabazlea? Zure botoa beharrezkoa izango da, lagundu erabakitzen Bai Esanen Pintxoa. ETORRI GUGAZ EUSKARAZ GOZATZERA!!!

Parte hartu gura izanez gero eta informazio gehiago lortzeko, idatzi mezua hona lehenbailehen, lekuak mugatuak dira eta: baiesan@kaixo.com.


Eskarrik asko parte hartuko duzuen tabernei eta onenak irabaz dezala!!!




Bai Esan pintxoa aukeratuko dugu denon artean.

Azaroko agendak