Karmen jaietan, hirugarrenez, bertso-triki-poteo mundiala antolatuko dugu, garagarrilaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 8etan, Santurtziko portuan, euskalgunean, gure txosnan hasita. Gonbidatu dugun bertsolari-bikotea paregabea da: Arkaitz Estiballes Ormaetxea galdakaoztarra eta Fredi Paia Ruiz getxoztarra, Bizkaiko txapelduna eta hirugarrena, hurrenez hurren; trikitilariak ere apartak: Iban Lantxo Serrano pandero-jotzailea eta Aner Sertutxa Antruejo trikitilaria, sestaoarrak. Mundiala izango da; beraz, GORDE HITZORDUA ETA ERDU GUGAZ EUSKARAZ GOZATZERA!!!
Bestalde, gogoratu gure txosna dela gure diru-iturri bakarra, hor ateratzen dugun diruari esker antolatzen ditugu honelako ekitaldiak. EGIGUZU BISITA!!!
Hemen hasita, geure txosnan:
Itxaso Antuñano Zeanuri
Fredi Paia Ruiz (Algorta, 1981-) bertsolaria
da. Gurasoek euskara jakin ez arren, euskaraz ikasi zuen eta Bizkaiko
Bertsolari Txapelketaren finalera heldu den lehen euskaldun berria izan
da. Berria egunkarian ere idazten du zutabe bat astero.
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako 2009ko Ibilaldiaren abestiaren leloa sortu zuen eta Biok musika-talde galdakoztarrak musika jarri zion. Arkaitz Estiballes zein Biokeko taldekideak Eguzkibegi Ikastolaren ikasle ohiak dira.
2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste zortzi lagunekin batera.[1]
Wikipedia
Gogoratu geure txosnan kontsumitzen duzun bakoitzean gure herria berreuskalduntzen laguntzen duzula. Arrantza-portutik hasita, 5. txosna da gurea. Edan bitartean, erdian dugun pantailan ipintzen ditugun argazki ederrez gozatu ahalko zara. Bertan agertu gura baduzu, eskatu argazkia ateratzeko! Primeran pasatuko duzu! EGIGUZU BISITA!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.