Atzo arratsaldean, garagarrilak 15, Fredi Paia eta Ekaitz Larrazabal "Katxo" getxoztarrak bertsotan eta Iban Lantxo eta Aner Sertutxa panderoa eta trikitia jotzen ibili ziren euskal txosna-gunean, Bai Esan euskara elkarteari esker.
Zoritxarrak ez zuen gura izan Arkaitz Estiballes gure artean izaterik, aita auto-istripuan hil zitzaion joan den astean eta. Goian bego! Bihoazkie gure doluminak hemendik Arkaitzi eta etxeko guztiei! Sumatzen genuen ez zela etorriko, baina azken unera arte ez genuen jakin. Estiballesen ordez, Katxo, Ekaitz Larrazabal Gutierrez getxoztarra (baina, atzo jakin ahal izan genuenez, Santurtzin jaioa, San Juan de Diosen, hain zuzen ere), etorri zen. Ederto ibili ginen!

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!!! Datorren urtean ere bertso-triki-poteoa egiteko asmoa dugu, egun eta ordu berberetan. Beraz, gorde ezazue eguna gugaz egoteko: IV. bertso-triki-poteoa jaietan Santurtziko 2014ko Karmen jaietako astelehenean, uztailak 14, arratsaldeko 8etan! Edo agian hobe 7:30ean, osterantzean, gero 10etan beti kontzertuak egoten direnez, larri ibiltzen gara garaiz amaitzeko eta.
Ekaitz Larrazabal Gutierrez, "Katxo": 1979, Algorta, Getxo AEKko irakaslea. ALBEko (Algortako Bertsolari Eskolako) kidea dogu eta 2006ko Ipar
Uribeko txapeldunordea. San Nikolas ikastolan, lagunekaz parrandan eta
ALBEn emon ebazan lehenengo pausoak. Gasteizko ikasleen taldekako
sariketan zein Abra sariketan be abestu dau.
Hor duzue GURE TXOSNA, gure diru-iturri bakarra! Polita, ezta? Txosnarik onena: pantaila erraldoia, euskaraokea, bertso-triki-poteoa, mojito gozoak, Santurtziko argazki zaharrak, gure ekitaldietako argazkiak eta bideoak... GIRO EZIN HOBEA!!! Hurbildu zaitezte jaietan, eta gogoratu gurean kontsumitzen duzuen bakoitzean, herria euskalduntzen laguntzen duzuela. ERDU!!!
Argazki gehiago, hemen! Eta hemen, bideoak!!!

Itxaso Antuñano Zeanuri
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.