2013-07-16

Atzo, III. bertso-triki-poteoa jaietan! Ederto baten!!!

Atzo arratsaldean, garagarrilak 15, Fredi Paia eta Ekaitz Larrazabal "Katxo" getxoztarrak bertsotan eta Iban Lantxo eta Aner Sertutxa panderoa eta trikitia jotzen ibili ziren euskal txosna-gunean, Bai Esan euskara elkarteari esker.

Zoritxarrak ez zuen gura izan Arkaitz Estiballes gure artean izaterik, aita auto-istripuan hil zitzaion joan den astean eta. Goian bego! Bihoazkie gure doluminak hemendik Arkaitzi eta etxeko guztiei! Sumatzen genuen ez zela etorriko, baina azken unera arte ez genuen jakin. Estiballesen ordez, Katxo, Ekaitz Larrazabal Gutierrez getxoztarra (baina, atzo jakin ahal izan genuenez, Santurtzin jaioa, San Juan de Diosen, hain zuzen ere), etorri zen. Ederto ibili ginen!


Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!!! Datorren urtean ere bertso-triki-poteoa egiteko asmoa dugu, egun eta ordu berberetan. Beraz, gorde ezazue eguna gugaz egoteko: IV. bertso-triki-poteoa jaietan Santurtziko 2014ko Karmen jaietako astelehenean, uztailak 14, arratsaldeko 8etan! Edo agian hobe 7:30ean, osterantzean, gero 10etan beti kontzertuak egoten direnez, larri ibiltzen gara garaiz amaitzeko eta.

Ekaitz Larrazabal Gutierrez, "Katxo": 1979, Algorta, Getxo AEKko irakaslea. ALBEko (Algortako Bertsolari Eskolako) kidea dogu eta 2006ko Ipar Uribeko txapeldunordea. San Nikolas ikastolan, lagunekaz parrandan eta ALBEn emon ebazan lehenengo pausoak. Gasteizko ikasleen taldekako sariketan zein Abra sariketan be abestu dau.


Hor duzue GURE TXOSNA, gure diru-iturri bakarra! Polita, ezta? Txosnarik onena: pantaila erraldoia, euskaraokea, bertso-triki-poteoa, mojito gozoak, Santurtziko argazki zaharrak, gure ekitaldietako argazkiak eta bideoak... GIRO EZIN HOBEA!!! Hurbildu zaitezte jaietan, eta gogoratu gurean kontsumitzen duzuen bakoitzean, herria euskalduntzen laguntzen duzuela. ERDU!!!

Argazki gehiago, hemen! Eta hemen, bideoak!!!
Itxaso Antuñano Zeanuri

2013-07-08

III. bertso-triki-poteoa jaietan

Karmen jaietan, hirugarrenez, bertso-triki-poteo mundiala antolatuko dugu, garagarrilaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 8etan, Santurtziko portuan, euskalgunean, gure txosnan hasita. Gonbidatu dugun bertsolari-bikotea paregabea da: Arkaitz Estiballes Ormaetxea galdakaoztarra eta Fredi Paia Ruiz getxoztarra, Bizkaiko txapelduna eta hirugarrena, hurrenez hurren; trikitilariak ere apartak: Iban Lantxo Serrano pandero-jotzailea eta Aner Sertutxa Antruejo trikitilaria, sestaoarrak. Mundiala izango da; beraz, GORDE HITZORDUA ETA ERDU GUGAZ EUSKARAZ GOZATZERA!!!

Bestalde, gogoratu gure txosna dela gure diru-iturri bakarra, hor ateratzen dugun diruari esker antolatzen ditugu honelako ekitaldiak. EGIGUZU BISITA!!!


Hemen hasita, geure txosnan:


Itxaso Antuñano Zeanuri

Fredi Paia Ruiz (Algorta, 1981-) bertsolaria da. Gurasoek euskara jakin ez arren, euskaraz ikasi zuen eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera heldu den lehen euskaldun berria izan da. Berria egunkarian ere idazten du zutabe bat astero.

Arkaitz Estiballes Ormaetxea (Galdakao, Bizkaia, 1977) bertsolari bizkaitarra da. Euskal Filologian lizentziatua da eta hezkuntza arautuan dabil bertsolaritza sustatzen.
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak antolatutako 2009ko Ibilaldiaren abestiaren leloa sortu zuen eta Biok musika-talde galdakoztarrak musika jarri zion. Arkaitz Estiballes zein Biokeko taldekideak Eguzkibegi Ikastolaren ikasle ohiak dira.
2009ko irailean, Fernando Andreu Auzitegi Nazionaleko epaileak, Gaztesarea webguneari babesa adierazteagatik, "erakunde armatuarekin" kolaboratzea egotzi zion beste zortzi lagunekin batera.[1]
Wikipedia

Gogoratu geure txosnan kontsumitzen duzun bakoitzean gure herria berreuskalduntzen laguntzen duzula. Arrantza-portutik hasita, 5. txosna da gurea. Edan bitartean, erdian dugun pantailan ipintzen ditugun argazki ederrez gozatu ahalko zara. Bertan agertu gura baduzu, eskatu argazkia ateratzeko! Primeran pasatuko duzu! EGIGUZU BISITA!!!