2012-06-17

Joseba Felix Tobar-Arbulurekin berbetan

Lehengo egunean, maiatzak 16, Joseba Felix Tobar-Arbulu ingeniaria eta EHUko irakaslea Dorretxera gonbidatu genuen, bizi dugun krisialdiaz berba egin ziezagun. Bai etorri ere; musu truk, gainera! Eskerrik asko, Joseba! Eskerrik asko, deitzen dizugun guztietan etortzeagatik ere bai.

Zinez, interesgarria esan ziguna! Orain askoz hobeto ulertzen dugu egunero-egunero pairatu eta hainbeste kezkatzen gaituen krisialdi madarikatu hori; orain badakigu zelan sortu zen, nortzuek eraginda, zeintzuk diren irtenbideak, orain badakigu austeritateaz eta murrizketez aparte, badirela bestelako irtenbideak, askoz eraginkorragoak direnak, gainera. Orain badakigu zein den Alemaniaren rola, zeintzuk diren egoera honen benetako eragileak eta zergatik... Orain Joseba Felix Tobar-Arbuluri esker jantziago gaude gai korapilatsu horretan. Orain badakigu ez dela hain korapilatsua, baina batzuei komeni zaiela korapilatsu iruditzea. Orain, zuri esker, Joseba, badugu benetako krisiaren berri. Beste behin ere, eskerrik asko! Eta eskerrik asko etorri zineten guztioi ere bai. Zuei esker ere jarraitu ahal dugu euskara elkartekook horrelako ekitaldiak antolatzen eta.

Etorri ez zinetenok jakin-mina baduzue, zeuek ere jantziago egon nahi baduzue, lasai egon! Josebak berbaldian esandakoa helarazi digu gure blogean ipini dezagun eta. Hemen daukagu, denok lasai-lasai eta patxadaz irakurri ahal izateko, guztioi interesatzen zaigun gaia da eta.

Amaitzeko, barkatu eragozpenak! Orain arte ezin izan dugu horren berri eman, batez ere Mintza Eguna antolatzen, oso lanpetuta ibili garelako. 
Itxasoaz

2 iruzkin:

  1. Oso ondo egon zen, arazoa argitzeko modukoa. Zenbat informazio dugun eta zer gutxi dakigun!

    "Non dago ezagutzan galdu dugun jakinduria?
    Non, informazioan galdu dugun ezagutza?"
    T. S. Eliot "Harriaren koruak"

    ErantzunEzabatu
  2. Ona, iruzkina, Juanan! Ezin egokiagoa Elioten aipua!!!

    ErantzunEzabatu

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.