Aurten ere Agurtza atunketaria ikustera joango gara, baina oraingoan arrantzale santurtziar euskaldun batek emango dizkigu azalpenak. Ekainaren 30ean, zapatuan, joango gara, txanda bitan: lehenengoa goizeko 11etan eta bigarrena jarraian, 12etan. Zeuk ere etorri nahi baduzu, idatzi iezaguzu mezua lehenbailehen email honetara: baiesan@kaixo.com. Azkar ibili, lekuak mugatuak dira eta!!!
Santurtziar gehienok gure arrantzaleak itsasoratzen eta lehorreratzen direnetan ikusten ditugu. Arrain freskoa ekartzen dute gure portura, eta batzuk hantxe bertan saltzen dituzte. Baina gutxik dute bertatik bertara beharrean ikusteko aukera. Gutxi kezkatzen dira arraina zelan arrantzatzen duten jakiteaz, eta, kezkatzen direnen artean, gutxik dute horren berri arrantzaleengandik eurengandik izateko aukera. Oraingoan, berriz, izango dugu. Lupi (Joseba Lupiola) arrantzale santurtziarraren ahotik, itsasoan zelan egiten duten arrantzan jakingo dugu, euren bizipenak, pasadizoak, trikimailuak... Eta bururatzen zaizkigun zalantzak edota galderak egin ahalko dizkiogu Lupiri.
Iaz joan ginen lehenengo aldiz arrantza-ontzia ikustera, eta, izugarri gustatzeaz gain, primeran igaro genuen. Gure kronika irakurri nahi baduzu edota argazkiak ikusi, klikatu hemen.
Itxasoaz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.