Aurtengo San Jurgi jaietako lehenengo egunean, apirilak 20, ostiralarekin, arratsaldeko 8etan, 2. EUSKAL TRIkiBIALA egingo dugu txosna-gunean.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, egin genuen lehenengo aldiz. Ikusi, ikusi zer dibertigarria izan zen: hemen klikatuta. Hain arrakastatsua izan zen, non herriko jaietan ere egitea erabaki genuen.
Baina zertan datza Euskal TriKIbiala? Trikitiak alaitutako poteoan, hainbat jolas edo proba antolatu ditugu, jai-giroan ondo igaro dezagun, geure hizkuntzarekin jostari. Parte hartzeko, hiruzpalau laguneko taldeak osatu behar dira; eta, talde-lanean, zenbait proba erraz eta dibertigarri egin, esaterako: igarkizunak, esaera zaharrak, hieroglifikoak, bertsoetako oinak asmatu, abestu eta imintzioka aritu. Lehenengo postuetan geratzen diren taldeentzat sariak egongo dira, baita parte-hartzaile guztientzako oparitxoak ere. Animatu parte hartzen, mundiala izango da eta!!!Gogoratu apirilaren 20an, ostirala, arratsaldeko 8etan, 2. EUSKAL TRIkiBIALA hemen:


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.