Atzo eguerdian,
Santurtziko I. Pintxo Txapelketa Euskalduna egin genuen. 5 tabernak hartu zuten parte:
Lagun Etxeak, Herriko tabernak, Txistu tabernak, Jon tabernak eta Novo Muiño-Errotaberri tabernak. Zoriooonak eta eskerrik asko zinez guzti-guztioi!!! Maila gorena dugu herrian pintxotan, bai horixe! A zer-nolako pintxoak! Kategorikoak! Zein baino zein gozoagoa! Epaimahaikooi lan zaila jarri ziguten, egiatan!
Dastatzaileak bilduta, hastera goaz!
Hona hemen ibilbidearen arabera ordenatuta:
 |
Lagun Etxea |
 |
Arrautza |
 |
Herriko taberna |
 |
Patata habia |
 |
Txistu taberna |
 |
Txanpiñoi otzara |
 |
Jon taberna |
 |
Otarrainxka pintxoa |
 |
Novo Muiño Errotaberri taberna - Txanpiñoi pintxoa | |
|
Arestian esan bezala, lehia estua izan zen. Epaimahaikook lan zaila izan genuen. Baina norbaitek irabazi behar, txapel bakarra zegoen eta azkenean:
NOVO MUIÑO-ERROTABERRI tabernak
irabazi zuen. ZORIOOONAK!!!
 |
Zoriooonak, txapeldunak!!! |
 |
Pintxo irabazlea |
 |
Bai Esaneko kide batzuk irabazleekin |
 |
Epaimahaiko gehienak, ez denak |
 |
Zoriooonak, txapelduna!!! |
Emaitzak honako hauek izan dira:
1. Novo Muiño Errotaberri 8,7
2. Herriko taberna 7,69
3. Lagun Etxea 7,11
4. Txistu taberna 6,65
5. Jon taberna 6
Goizean, itsas museora!!!
Atzo goizean, Santurtziko itsas museora joan ginen. Bertan hobeto ezagutu gura genuen gure herriaren historia, zer-nolako garapena izan duen, zelakoa zen antzina, zelakoak ziren lehengo santurtziarrak, zertan aritzen ziren, ...
Hori guztia ezagutzeko asmotan joan bai, baina... asmoak asmo: euskarazko testuak arinegi igarotzen ziren, ez zegoen irakurtzeko modurik, birritan ikusita ere, esaldi erdiak besterik ezin izan genuen irakurri; holakoetan, hobe audioa grabatzea, irakurtzeko badago kanpoko guztia eta (eskerrak hormetakoak ezin direla mugitu, osterantzean....). Hori gutxi ez, eta batzuk ibili ere ez zebiltzan; ezin izan genuen ikusi Maria Errenteria nor zen, esaterako. Penagarria!!! Holako museoa, berri-berria, eta holako akatsak!!! Ez dut uste behin ere ikusi dutenik, euskaraz, behintzat, nahikoa da eta konturatzeko. Gainera, itzelezko hotza zegoen, kanpoan baino hotz handiagoa! Kontserba-museoa izateko primerakoa!
Argazki guztiak
hemen!
Itxaso Antuñano Zeanuri