2013-06-28

Txanda txosnan

Badakizunez, Karmen jaietako txosna da gure diru-iturri bakarra, guri udalak ez digu inolako diru-laguntzarik emoten eta. Urtean zehar, Santurtzin euskararen erabilera bultzatzeko antolatzen ditugun ekitaldi guztiak txosnan ataratako diruarekin ordaintzen ditugu. 

AURTEN, INOIZ BAINO JENDE GEHIAGO BEHAR DUGU, TXANDAK EGITEKO!!! Lagundu gura diguzu? Jarri hartu-emonetan gurekin, hona mezua bidalita: baiesan@kaixo.com

Txanda egiten ausartzen ez bazara edo ezin baduzu, EGIGUZU BISITA, BEHINTZAT, JAIETAN!!! Eskatzen duzun edari bakoitzak herria berreuskalduntzen lagunduko du. Arrantza-portuan egongo gara. Bilatu gure logoa:


Gainera, aurten pantaila ere edukiko dugu, baita hainbat ustekabe ere. Eta gogoratu: astelehenean, garagarrilak 15, urtero bezala, III. bertso-triki-poteoa jaietan, arratsaldeko 8etan, geure txosnan hasita. Erdu zeu bere!!!
 Itxaso Antuñano Zeanuri

2013-06-09

Santurtziko II. euskal kantu-triki-poteo mundiala!!!

Atzo, bagilak 21, barikua, itzel igaro genuen Santurtziko II. euskal kantu-triki-poteo mundialean!!! Espero baino jende gutxiago etorri zen arren, talde polita osatu eta Txitxarra kantuz alaitu genuen. Gainera, erdaldun euskaltzale batzuk ere animatu ziren gugaz kantuan egiten. Pozgarria, egiatan!!!


 Txistu tabernaren aurrean geundelarik, bertako tabernariek pintxoak atera zizkiguten. Bai gozoak! Detaile polita! Eskerrik asko, Txistu!

Argazki gehiago, hemen!


Ikasturtearen amaiera ospatzeko, Santurtziko II. euskal kantu-triki-poteo mundiala egingo dugu Ezkerraldeko musikarien eskutik. Apuntatu ondo: bagilaren 21ean, barikua, arratsaldeko 8etan, Txitxarran, Lagun Etxea tabernan hasita.
Lehenengoa iaz egin genuen, Mintza Egunean. Gaueko ekitaldia izan zen, gogoratzen? Gogoan duzue zer ondo igaro genuen? Itzel, ezta? Bada, aurten ere errepikatu gura dugu. GORDE EGUNA ETA ZATOZ ZEU ERE!!!
Itxaso Antuñano Zeanuri
Hona hemen iazko argazki batzuk, gainerakoak Flickr-en!



BERRIAk 10 URTE: Ruper Ordorikaren kontzertua Santurtzin

Atzoko kontzertua itzela izan zen. Eskerrik asko BERRIA egunkariari, Ruper Ordorikari eta antolatzen lagundu zeniguten guztioi!!! ZORIOOOONAK BERRIA!!! URTE ASKOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOAN!!!!!
Santurtzin, 2013ko bagilaren 14an, barikua, SKAn.


Aurten, BERRIA egunkariak, euskara hutsean dugun egunkari bakarrak, 10 urte beteko ditu ekainaren 21ean. Ospatzeko, Hamarnaka kontatzekoak gara lelopean 32 kultur ekitaldi antolatu ditu Euskal Herri osoan, eta horietako bat Santurtzin: 

RUPER ORDORIKAren kontzertua ekainaren 14an, barikua, 20:30ean, Serantes Kultur Aretoan (SKAn) 10 €; harpidedunentzat eta berrialagunentzat 5 €
 
Kontzertuaren aurretik, Zertan ari da BERRIA? aurkezpena egongo da, ondoren, BERRIAk hamar urte bideoa eta, amaitzeko, kontzertua.

Sarrerak dagoeneko salgai daude hemen: http://www.berria.info/berriataldea/agenda_ikusi.php Eta herriko hainbat lekutan:
Arkupe prentsa-kioskoan (Mamarigan), Lagun Etxea tabernan (Txitxarran), Sotera tabernan (Mamarigan), AEKn (Santurtzin eta Portugaleten) eta  udal euskaltegian.

Gainera, BERRIAko lagunek gonbidapen batzuk eman dizkigute eta guk zuen artean zozketatu gura ditugu. Parte hartzeko, mezua bidali behar diguzu ekainaren 11 baino lehen gure postara: baiesan@kaixo.com
Amaitzeko, BERRIA egunkariak, lehenago esan legez, euskara hutsean dugun egunkari bakarrak, laguntza behar du eta kontzertura joatea, euskal musika gozatzeaz gain, egunkariari laguntzeko modua ere bada.

GOAZEN DENOK BERRIA EGUNKARIAREKIN BATERA 10. URTEURRENA OSPATZERA!!!

Oharra: Zozketan sarrera egokitzen bazaizu eta aldez aurretik baldin badaukazu, lasai, konpondu egingo dugu eta. Atxikita bidaltzen dizugu kartela.

Abesti hau Ruper Ordorikak egin zuen Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean. Gozatu!!!


Itxaso Antuñano Zeanuri