Aurten, lehenengo aldiz, Irakurri, gozatu eta oparitu
kanpainaren barruan, erosketa-txartel bi zozketatu ditugu
parte-hartu duzuenon artean, euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko;
irakurtzen eta gozatzen jarrai dezazuen lagunduko duten
erosketa-txartelak: bata maiatzean liburutegian eta bestea ekainean
liburu-dendan.
|
Zozketa-unea, Temas liburu-dendan |
Maiatzean bezala, ekainean ere, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainan parte hartu duzuenon artean, erosketa-txartela zozketatu genuen. Maiatzari zegokion saria libururen bat irakurri zenutenon artean zozketatu genuen, eta ekainari zegokiona erosi zenutenon artean.
Azken zozketa Temas liburu-dendan egin genuen, uztailaren 1ean, libururen bat erosi zenutenon artean. Parte-hartzaileen izenak paper banatan idatzi, kutxatxo batean sartu eta dendan zegoen neskato bati papertxo bat ateratzeko eskatu genion. Eta hara sariduna: Gemma Alonso Pajares! Zorionak!
Saria atzo eman genion, jaietako lehenengo egunean, non eta gure txosnan, ireki bezain laster. Gogoratu txosnan irabazten dugun diruari esker bakarrik antolatzen ditugula euskarazko ekitaldiak, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpaina esaterako! Beraz, JAIETAN EGIGUZUE BISITA TXOSNAN!!!
Zoriooonak, Gemma!!!
"Ez
dago liburua bezalako itsasontzirik, urrun bidaiatzeko" Emily
Dickinson. Gu dagoeneko igo gara itsasontzi horretara, eta zu? JARRAITU EUSKARAZ IRAKURRIZ GOZATZEN!!!
Itxasoaz