gazteak euskara santurtzi baiesan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gazteak euskara santurtzi baiesan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012-01-08

Buah, txabal@!!!

Barre egiteko gogorik, bai? Zatoz, bada, urtarrilaren 20an, ostirala, arratsaldeko 7:30ean Music tabernara*, antolatuko dugun  Buah, txabal! antzezlana ikustera.


Garikoitz Kortabitarte "Beti" 20 urte bueltako gaztea da. Ezizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandan eta tragedia bat gertatu zaio: sakelakoa galdu du. Zergatik da, ordea, sakelakoa galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia baten lekuko egingo gaitu. Egilea: Unai Iturriaga. Aktorea: Jon Zubiaga 

Gazteez eta eleaniztasunaz diharduen bakarrizketa umoretsu eta zuzena, publiko gazteari zuzendurikoa, batez ere. Buah, txabal@! Ezin duzu galdu! 

* Music taberna Joan XXIII.a 15, Santurtzi